03-07-2015
Begitu: Begitu: Tradegin Areatzan

"Jantzearen irakaskuntzearen normalkuntzea da iparra eta noranzkoa"

"Tradegin, tradizinozko jantza garaikidea egin" EHUko uda ikastaroa izan da Areatzan bagilaren 26, 27 eta 28ko astegoienean. Ikastaroa Aiko taldeak emon dau, EHUgaz hitzarmena dauka eta. Izan be, jantza tradizionalaren irakaskuntzearen normalizazinorako beharrean dabiz Aiko taldean. Aiko Taldeko eta Bilboko Txistularien Bandako Sabin Bikandi bertan egon da. Aspaldi ez dala Espainiako Arte Eszenikoen Max saria jasoten ikusi genduan.

Erredakzinoa

Espainiako Arte Eszenikoen Max saria jaso dozu aurten Kukairen Gelajauziak ikuskizunerako egindako konposizinoagaitik. Azaldu apur bat ze konposizino klase dan, zelan sortu zan... Eta zer dan Gelajauziak.

Gelajauziak Kukaik Cesc Gelabert Kataluniako koreografoagaz batera martxan ipini eban proiektua da. Lehenengotik pieza bat egin gen¬duan jauzien inguruan. Proiektuaren hasikeran, Patxi Laborda eta biok egon ginan eskola batzuk emoten bai jantzariai eta bai koreografoari, Kukaikoakaz eta Cesc beragaz be¬harrean. Eta gero proposatu eusten pieza baterako musikea egitea. Eta holan hasi nintzan jauzien inguruan hainbat musika egiten.

Gero beste atal bat egin zan, beste pieza bat egin genduan joten inguruan. Prozesu antzekoa izan zan. Patxi eta biok joan ginan Aikotik Kukaikoakaz eta Cesc-egaz eskola batzuk emoten eta gero musikea egin genduan. Enkarguzko obra bat da eta Cesc-en aginduetara egon gara. Guk bertako jantzak eta kon¬tuak jakinda egin genduan beharra. Neurrira egindako traje bat dala esan geinke.

Pozik nago egindako beharragaz, asko ikasi neban Cesc-egaz estu¬dioan. Hasikeran apur bat bildurtuta nengoan ez nekialako maisu handi bategaz estudioan sormen lana ze¬lan joango zan, baina oso persona zabala eta atsegina da eta hainbat gauza interesgarri ikasi dodaz bera¬gaz.

Txistua eta tanbolina, euskal musikea eta jantza tradiziona¬la, ohiko eremutik kanpo urten dala eta errekonozimentua jasoten hasi dala emoten dau. Izan be, unibersidadeak, EHUk udako ikastaroen artean Aikok emon dauan jantza ikastaroa dago, ezta?

Galdera honetan gauza batzuk na¬hastu egiten dira. Batetik ohiko ere¬mutik kanpo... Tendentzia daukagu beti eremuak, etiketak eta holan gau¬zak finkatu moduan ikusten. Txistua eta tanbolina beti egon dira bizirik eta joten dogunok persona desbar¬dinak gara eta arlo desbardinetan egiten dogu behar. Musika tresnak landutean gorabeherak egoten dira historian zehar. Sasoi baten txistulari ospetsuak Europako gorteetan be¬har egiten eben. Musikari profesional inportanteenak txistulariak eta tanbo¬linteroak ziran sasoi haretan; tanbo¬linak jantzan egiteko emoten eban erritmoagaitik, eta, orduko idazleak aitatzen eben. Musika tresna merkea zan eta gizon batek -eta dinot gizon batek orduan andra txistularirik ez egoalako- gizon batek joten eban melodia eta tanbolina. Horregaitik izan eban arrakastea.

Txistuak eremu asko izan ditu beti. Errekonozimentua, ez dakit. Max saria txistuari errekonozimentua ete dan, ala Kukai eta Cesc-egaz batera egin dogun lan horreri, sormen lanari eta musikeari errekonozimentua.

Gero aitatzen dozu EHUn Aikok emongo dauan jantza ikastaroa. Hori beste eremu bateko lana da, Aikok egiten dauan lana da eta hor esan¬go neuke irakaskuntza transmisinoa normaldu guran gabizala. Guk sarri¬tan erabilten dogun adibidea jen¬teak ulertu dagian euskerearena da. Orain dala 50 edo 60 urte, eskolak emoten ebanak borondatez emo¬ten eban, sarritan inongo formazino barik, euskalzaletasunagaitik. Geure ama be holan ibili zan eta geure ama ia analfabetoa da. Gero 1970 hamarkadan, Franco hil eta insti¬tutuetan euskera irakasleak behar ziranean, beste era bateko ikasketak euki eta euskeraz alfabetatuta ego¬zanak euskera irakasle bilakatu ziran. Hor nire arrebea dago, soziologoa da baina euskerazko katedraduna be bai. Eta gero beste fase baten, Gotzon Garatek Deustuko unibersi¬dadean lortu eban Euskal Filologia martxan jartzea. Bide horretan gero hainbat gauza joan dira egiten: eus¬kaltegiak sortu, euskerea irakasteko erakunde bereziak, Euskaltzaindia indartu eta abar. Holan, nahiz eta hobetu leikean, gaur egun, euske¬rearen eremuan behintzat, danok argi daukagu euskerea irakasteko, irakasle izan behar dala eta horreta¬rako formazino eta titulazino minimo bat behar dala eta edozein kasutan be profesionalen beharra dala eta horregaitik ordaindu egiten dogu. Irakasleai ordaintzen jakie ingelesa, alemana edo matematikak irakaste¬ko ordaintzen dan bezala.

Jantzearen munduan, barriz, hori egiteko dago. Sarri askotan ondino askok irakasten dabe gure ama ibilten zan planean: formazino barik eta era¬bat bolondres. Hori guretzat erronka bat da, inportantea, eta hor kokatu geinke unibersidadeagaz daukagun akordioa eta iparra, norantza goazen. Urtebete daroagu hitzarmena sinatu genduala eta hainbat gauza egin do¬guz: jantzari ibiltaria, Bilboko Bizkaia aretoan eskolak emoten hasi gara helduentzat, hainbat ikastaro mo¬nografiko egin doguz, umeai jantzak zelan irakatsi, kantu ikastaroren bat be egin dogu eta orain ikasturtea amaitukeran Areatzan egin dogun jantza ikastaroa.

Komentau zeunstan behin, ko¬rru jantzak tribuaren jantzak dirala. Beraz, identidade rela¬zionala. Ze papel jokatzen dau holango identidadeak gizarte moderno eta zientifikoan? Ze papel jokatzen dabe korru jan-tzak gaur egungo jaietan?

Korru jantzak edo, bueno, talde jan-tza erritualak ondino manteniduten dira. Jantzari jantza da guk hurbilen daukagun adibidea. Honek ondino zuzter apurtxo bat manteniduten dau. Baina orokorrean, jantza erritua¬lak aldatu edo egokitu egin dira sasoi barrietara.

Korru jantzak, berbarako, beren zentzuna aldatu dabe. Jantza jauziak, modan ipini dira. Hasikeran hori tal¬de bat zan jantzan egiten ebana eta gaur egun jenteak horren zentzuna erabat aldatu dau eta ez da talde bat jantzan, baizik eta banakoak jantzan. Norbanakoak, indibiduoak. Alkarren ondoan ipinten dira baina ez dagoz alkarregaz jantzan. Bikote jantzan, barriz, harreman personala dago de¬rrigorrez, baina jauzi jantzak apurtxo bat zeure airera ibilteko dira. Gure gizartearen izakera be isladatzen da egokitze horretan, nahiko indibidua¬lista dalako gure gizartea. Talde jantza zana banakakoen jantza bihurtu da. Alde batetik hori pena bat da, baina bestetik gaur egun dagoana islatzen dau. Hori jauzien kasuan, beste jan-tza erritual batzuetan, zuztarra man¬tentzen da.

Eta beste jantzak -aurreskua, arin-arinak, fandangoak...- ze papel jokatzen dabe gure gaurko gizartean? Funtzinoa al¬datu dabe ala mantenidu egiten da?

Orokorrean jantzen funtzinoa aldatu egin da. Hasteko erromeri jantzen funtzinoa. Guretzat, Arratia inguruan, jantzea eta jantzan egitea batez be erromerian jantzan egitea izan da: pasodoblea, balsa, jotea, porrua edo dana dalakoa. Horren funtzinoa kor¬tejoa zan, bikote harremanak hastea. Adin batekoak behintzat, matrimonio edo bikote gehienak, harremana hasteko erromerian egiten eben. Lehenengo errekaduak erromerian egiten ziran: jantzan eskatu, etxera lagunduteko permisoa eskatu eta holan izaten zan. Gurasoak, izeko-osabak eta aitita eta amamak danak holan hasi ziran. Gaur egun kortejo zentzu hori aldatu egin da, baina bar¬din jarraitzen dau hor, funtzino hori beti dago. Edozein kasutan egokitu egin da eta gehiago da harremaneta¬rako erraminta bat zentzu zabalean, lagunartekoa sarritan, antzekoak alkartzeko modu bat izaten da. Jen¬te euskalduna eta euskaltzalea edo jantzazaleak alkartzeko modua, hain zuzen. Harremanetarako bidea dala argi daukagu guk eta holan erabil¬ten saiatzen gara. Sarritan berbokaz esaten ez doguzan gauza asko komunikatzen dira jantzan. Beraz, guretzat, oinarrizko funtzinoak, harre¬manak, hor jarraitzen dau.

Eta txistuak eta tanbolinak ze papel jokatuten dabe?

Lehen esan deutsudan moduan, go¬rabeherak izan ditue historian zehar. Francoren sasoian txistulari edo jan-tzari izatea, euskal mobimentuaren parte izatea zan. Euskalduna izateko derrigorrezkoa zan edo txistulari edo jantzari izatea. Gero gauzak normal¬tzen joan dira eta gaur egun talde folklorikoak euren bideak topatzen dabez. Gu beste saiakera bat egiten gabiz jantzea herrikoitzeko edo bergi¬zarteratzeko.

Txistuagaz antzekoa gertatzen da. Hainbat txistulari gagoz eta txistua lan¬duteko mota desbardinak daukaguz. Batzuk ahalegintzen dira Ganbarako musikea edo musika klasikoa egi¬ten, eta beste batzuk hemen gabiz zuztarretara bueltau guran jantzarako joten, eta jantzarako joten irakasten eta hori guztia.

www.begitu.org

 

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus