10-07-2015
DANTZAN-EUS: AIKO Taldearen erromeriak Euskal Herriko hainbat txokotan

Aiko taldeak erromeriak eta dantza tailerrak eskainiko ditu uztailean Gipuzkoako, Nafarroako eta Bizkaiko sei herritan. Hala, uztailaren 13an Sanferminetatik igaro ondoren, 17an eta 18an Berastegin eta Errenterian izango dira, eta 19an, 20an eta 25ean, Markinan, Arrigorriagan eta Ispasterren.

Hilabete honetan, dantza herrikoien koreografia tradizionalaren oinarriak ikasteko eta dantzaz gozatzeko aukera egongo da hainbat txokotan, beti ere, gozamen eta dibertsio giroan.
Lehen zita San Fermin jaietan izango da, uztailaren 13an, Taconera-Vistabellako euskara jardueren gunean, gaueko 23:30etatik aurrera.

Uztailaren 17an, Berastegira doa Aiko. Bertan, dantza tailerra programatu da Udaletxeko Erabilera anitzeko Aretoan, 19:00etatik aurrera. Herri berean, abuztuaren 9an, igandean, 19:00etatik aurrera, Herriko Plazan erromeria ere antolatu da.

 Hurrengo egunean, uztailaren 18an, Errenterian izango da giro ederra. Ekimen horren bitartez, eta Aiko taldeak bat egingo du Ereintza Dantza Taldeak 14 urtetatik hona Gipuzkoako herri horretan antolatzen duen Erromeri Egunarekin.

Bizkaira joango dira gero, eta Markina-Xemeinen (igandean, uztailaren 19an, 19:00ean, plazan), Arrigorriagan (astelehenean, uztailaren 20an, Herriko Plazan, 21:00etatik aurrera) eta Ispasterren (larunbatean, uztailaren 25ean, Santiago egunean, eguerdiko 13:00etan) izango dira dantzaldiak.

L&V Komunikazioa-k bidalita

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus