08-12-2016
ANBOTO: AIKO Taldeak erromeria eskainiko du Plateruenean

Aimar Esteban 2016-12-08 10:01   Herririk herri  Durango

Zapatuan Neguko bazkari erromeria egingo dute urtero bezala. Egun osoko egitaraua prestatu dute: alde zaharretik abiatuko da festa eta ostean Plateruenean eguberrietako dantza-bazkaria egingo dute AIKO Taldearen eskutik.

Euskal dantza herrikoien zaleek hitzordua daukate zapatu honetan. 13:00etan Andra Mari elizako arkupean sokadantza egingo dute festa egunari hasiera emateko. Bertatik, kalejira abiatuko da Plateruena Kafe Antzokira. Bazkariaren aurretik txakolina banatuko dute eta bazkalostean erromeria nagusia eskainiko du AIKO Taldeak. 20:00etan Bizkaiko gaiteroak igoko dira oholtza gainera gonbitatu bezala.

Ospakizun egun hau erromeria tradizionalak gogoratzen dituen jardunaldia da eta dantza zale guztiei zuzenduta dago. Bazkarirako tiketak Plateruenan bertan eros daitezke 20 eurotan edo Kutxabankeko ES07 2095 0233 1091 1639 0934 Aiko Kultur Elkarteko kontu zenbakira diru-sarrera eginez. 

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus