17-02-2017
DEIA: AIKO Taldea bere inauterietako erromeria Txorierrira ekarriko du

BILBO. Aiko Taldea musika eta dantza maisuen kolektiboak Txorierrira ekarriko du aurten ‘Torrijaldia2017’, bere inauterietako erromeria dibertigarria. Hitzordua, dantzazaleek urte osoan gehien itxaroten dutenetakoa, igande honetan, otsailaren 19an, arratsaldeko 18:30ean, izango da Derioko Baserri Antzokian (Seminario zaharraren atzealdean, Bizkaiko Teknologia Parkean).

Bertara doazenei txokolatea eskainiko zaie, musikaz eta dantzaz betetako jai herrikoira ongi etorria emateko.

 

Egun hauetako tradizioak agintzen duen bezala, mozorroek kolore berezia emango diote erromeriari eta, jakina, ez dira inauterietako tostada tipikoak faltako. Sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus