05-06-2017
DANTZAN.EUS: Dantzan ikasi: Erritmo hirutarrekin jolasean

Joan den maiatzaren 13an, hirutar erritmoekin jolasteko aukera izan genuen Eibarko Portalea Kultur Etxean, Dantzan Ikasik antolatutako Hirutarrak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingurutxoa ikastaroan.

Aiko taldeko Patxi Laborda eta Sabin Bikandi aritu ziren irakasle lanetan eta hirutarren ibilbide interesgarria erakutsi ziguten. Balsaren, mazurkaren, fandangoaren zein ingurutxoaren arteko lotura, antzekotasunak edota ezberdintasunak azaldu zizkiguten.

Balsarekin hasi genuen goiza eta ingurutxoarekin eman genion amaiera ikastaroari, egitura hirutarrak ulertzeko erremintak eskaini zizkiguten Labordak eta Bikandik.

Ikastaroak bazuen gure saioetan ohikoa ez den osagai bat: dantzarako baliabideak ikasteaz gain, ingelesa praktikatzeko aukera izan genuen.

Egun horietan Utah-ko Unibertsitateko dantza-ikasleak hemen zebiltzanez, ikastaroan parte hartu baitzuten beren astebeteko euskal dantzen inguruko formazioari amaiera emateko.

 

Sabin Bikandi arbelean azalpenak ematen. Argazkia: Eire Vila. Dantzan.eus CC BY-SA

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus