27-06-2017
BIZKAIe: Aiko taldeak Katalunia eta Andaluziako jantza irakasleak batu ditu

EHUren Udako Ikastaroen barruko ekimena Areatzan egingo da bagilaren 30etik garagarrilaren 2ra.

Aiko taldeak euskal jantza tradizionalaren hedapena bultzatzea dau helburu eta musikariz eta jantza irakaslez osotuta dago. Aurten, hirugarren aldiz, Euskal Herriko Unibersidadeko Udako ikastaroetan parte hartuko dau, Tradegin: tradizinozko jantza garaikidea egin ekimenagaz.

Arratian egingo daben ikastaroa batez be praktikoa izango da eta edonork parte hartu daike: profesionalek eta jantza tradizionalaren ikuspegi garaikidean interesa dauen edozeinek.

Tradegin 2017 ikastaroaren izena Gurea ote? da eta beste kultura batzuen jantzak ezagututa, gure jantzen ganean gogoetea egiteko aukerea eskaintzen dau.

Holan, horren ondo definiduten gaituen joteagaz batera, beste hainbat jantzaren ganeko historia eta pausoak ezagutzeko aukerea izango dabe parte hartzaileek: Asturiaseko, Aragoiko eta Mediterraneo aldeko jotak, flamenkoa…  Guzti hau ikastaroan egongo diran jantza irakasleakaz eta ikertzaileakaz batera egingo da.

Jordi Rubio Serrak, Terrassako Companya de dansa Mascaró de Proa jantza taldearen sortzaile eta jantzariak, ikastaroari hasierea emongo deutso barikuan, hilaren 30ean, Mediterraneo aldeko jotaren erritmoa tailerragaz.

Garagarrilaren 1ean barriz, Rosa Cuervo Conceyu de Cultura Tradicional Vezos Astures taldeko jantzari eta irakasleak La jota de la tradición asturiana ikastaroa emongo dau. Ondoren, ikastaro honetako partaideek Flamenkoaren jatorria ezagutzeko aukerea izango dabe, Reyes Leonen eskutik. La Castañuela de Sevilla eskolako zuzendaria da honakoa. Arrastian, Pedro Jose Lenadrok Murtziako La escuela bolera de Fuente Alamoren ganean berba egingo dau.

Aurtengo ikastaroari amaierea emoteko, barikuan eta zapatuan Aiko taldeko musikariek eta jantza irakasleek erromeriak eskainiko ditue, arrastiko 19:00etatik aurrera.

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus