27-07-2017
DEIA: BANDtzaldia estreinatuko da Lizarran bertoko musika bandarekin eta AIKO taldearekin

‘BANDtzaldia’ AIKO Taldeko musikari eta dantza maisuak eta Euskal Herriko Banda onenekin batzen dituen kontzertu-erromeria bat da

Lizarrako Foruen Plaza ‘BANDtzaldia’ izeneko ikuskizunaren estreinaldia hartuko du uztailaren 29an, larunbatean, arratsaldeko 8etatik aurrera. Eszenatokian Lizarrako Musika Bandeko musikariek eta AIKO Taldeko musikari eta dantza maisuek kontzertu-erromeria hau eskainiko dute lehenengo aldiz Nafarroako herrian, Estellerriko Herri Dantzen Tailerraren laguntzarekin. Kontzertua, Josetxo Sanchezek zuzenduta, 50 interprete baino gehiago bilduko ditu eszenatokiaren gainean eta hauen helburua publikoa dantzan jartzea izango da, musika entzuteaz gain.

BILBO. Ikuskizuna erromeria ere bada, eta AIKOko dantza irakasleek ikusleak parte hartzera gonbidatu eta dantzan gidatuko dituzte. Kontzertuan Lizarrako Bandaren beteranotasuna, 1992. urtetik hiriko jarduera kulturalaren parte dena, eta AIKO Taldearen filosofia bitxia batuko dira; euskal dantza tradizionala zabaldu nahi duen musikari eta dantza irakasle taldea. Bandako musikariekin batera, Sabin Bikandi (txistua eta tanborila), Álvaro García (gitarra), Txus Aranburu (akordeoia) eta Amaiur Cajaraville (kontrabaxua) arituko dira, AIKO Taldeko musikariak. Bitartean, Patxi Laborda, Ainhoa Odiaga eta Irune Arrizubieta, dantza maisuak, dantzak gidatzen arituko dira.

Sabin Bikandik, AIKO Taldeko sortzaileak eta 2015 MAX saria jaso zuenak, dantzarako konposatutako 20 lanek baino gehiagok osatzen dute Lizarrako estreinaldirako aukeratu den programa. Joserra Gutierrezek, Barakaldoko konposatzaileak, lan hauek konpontzeaz eta banden ezaugarrietara doitzeaz arduratu da.

Horrela, Lizarrako Musika Bandarekin, publikoak pasodobleak, jotak, jauziak, polka, mazurka, ingurutxo edota balsa dantzatzen parte har dezake. Musika entzuten den bitartean, dantza maisuek planzan arituko dira dantzan, publikoari zuzendutako ikuskizuna dinamizatzen. AIKOrekin ohikoa denez, ez maisutasunik ez mailarik, beharrezkoa den bakarra dantza egiteko gogoak dira.

‘BANDtzaldia’ AIKO Taldeak burututako espektakulu berria da, honetan Euskal Herriko Musika Banda desberdinekin aritzen dira elkarlanean, BBK Fundazioarekin batera. AIKO Taldeko musikarekin, bandekin eta herritarren partaidetzarekin garatutako erromeria. Pasa den urtean izan zen bere aurkezpena, Bilboko Musika Bandarekin batera, Azkuna Zentroan eta, Gipuzkoan, Errenteriako Niessen Kulturgunean. Portugaletetik, Iruñeatik, Gasteizetik, Eibarretik eta Barakaldotik pasatu eta gero, orain Lizarrak eta Zarautzek erromerian oinarritutako ikuskizun honetaz gozatzeko aukera izango dute, bandako musikariekin, AIKO Taldeko musikariekin eta dantza maisuekin batera.

Lizarrako Musika Banda

1993. urtean sortu zenetik, Josetxo Sanchez Bandaren zuzendaria da. Banda eta Orkesta Zuzendaritzako eta Orkesta eta Abesbatzako ikasketak egin ostean, Nafarroatik, Frantziatik edota Italiatik kontzertuak eman dituen Bandaren zuzendaria da Josetxo Sanchez.

1992. urtean sortua, 1993. urteko maiatzaren 25ean publikoaren aurrean aurkeztu zen, Puy-ko Ama Birjinaren jaialdiarekin bat eginez, Lizarrako publikotik harrera beroa eta ezinhobea jasoz. Urte bereko jai herrikoietan, Banda Valencianaren lekukoa hartu zuen. Data honetatik aurrera, Lizarrako Bandak kontzertu ugari eskaini ditu.

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus