14-04-2018
ETB: Bideoa: AIKO Muga Gainetik Dantzan

Aiko Taldearen eskutik  Muga gainetik dantzan kontzertu-erromeria eskainiko du Oholtzan saioak gaur. Abenduaren 16an Durangon izan zen jaialdian izen handiek bat egin zuten  Aiko taldeko musikari eta dantza irakasleekin, musika eta dantza jaialdia eskaintzeko, Plateruena Kafe Antzokian.

Hartara, ikuskizunean honako hauek hartuko dute parte: Bixente Martinez musikari eta konposatzaileak;  Kiki Bordatxo eta bere taldeak Iparraldetik; Iruñeko Jarauta 69 txaranga beteranoak; eta Bizkaiko Gaiteroek, Aikoko kideekin batera: Sabin Bikandi (txistua eta danbolina), Alvaro Garcia(gitarra), Txus Aranburu (akordeoia), Amaiur Cajaraville (kontrabaxua) eta Vicent Zaragoza(perkusioa) musikariek; eta Patxi Laborda, Ainhoa Odiaga eta Irune Arrizubieta dantza maisuek.

Programa osoa, hemen:

www.eitb.tv/es/video/oholtzan/4104533824001/145910/aiko--muga-gainetik-dantzan/

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus