15-05-2014
BASKONIACULTURA.COM: Claude Iruretagoyena koreografo ospetsuak jauzien eta mutildantzaren sekretual argituko ditu Aiko Taldearen eskutik, asteburuaiko taldea honetan, Areatzan

Aiko Taldeak dantzan jarriko du berriz ere Areatza herria asteburu honetan, maiatzak 17 eta 18. Euskal dantzak zabaltzen diharduen musikari eta dantza-maisuen kolektibo honek dantza asteburua antolatu du berriz ere. Aurtengo programazioari gaineratu dizkion ‘dantzazaleentzako minibarnetegi’ berritzaile hauen helburua, dantza herrikoiaren modalitate batzuen ikasketa erraztea da, Dantzaldi Ibiltaria deritzon bere proiektuko ohiko ikastaro eta tailerretan baino era espezializatuago batean. Oraingo honetan, jauzien eta mutildantzaren txanda izango da, luxuzko maisu baten eskutik: Claude Iruretagoyena, euskal dantzen berritzaileetako bat, Maritzuli konpainiaren ‘Aurrez aurre’ gisako ikuskizunen arduraduna. Tailerrak larunbat arratsaldean eta igande goizean egingo dira, Gorbeiako Parke Naturalaren magalean kokatuta dagoen Areatza Bainuetxe Hotelean (Askatasuna kaleko 50-bisean) eta Bizkaiko herri horretako udal lokaletan.

Dantza asteburuak maila desberdinetako bi tailer eskaintzen ditu, eta horietan parte hartzen dutenek norberaren interes eta ezagutzaren arabera aukeratu ahal dute. Patxi Laborda eta Josu Garate AIKO Taldeko dantza-maisuak arduratuko dira dantzazaleei irakasteaz eta mutildantzarekin ondo pasarazteaz, aurretiaz ezagutzen dituzten pausoen bidez egitura berriak sortuz eta inprobisazio erritmikoaren sekretuak azalduz. Bestalde, Claude Iruretagoyenak jauziei ekingo die igande goizeko master class/tailerrean. Iruretagoyena koreograforik aitortuenetakoa da bere ikerketa-lanengatik eta proposamen berritzaileen sorkuntzagatik. Hauen artekoa dugu, esaterako, ‘Ixtorio mixtorio’ ikuskizuna, haur-jolasak mitologiarekin eta inauteriekin lotu eta sei eta hamabost urte tarteko 90 neska-mutil baino gehiago oholtza gainean biltzen zituena. Eszenografian eta jantzigintzan ere trebatu da, arlo horiek ere eraberritzeko asmotan. Zeregin hauetan, Maritzuli konpainiarekin ez ezik, Kukai taldearekin ere lan egin du, Jorge Oteizari eskaini zion ikuskizunean.

Hotelera iritsi (16:00ak aldera) eta Udaletxean egingo den aurkezpenaren ondoren, eskolak larunbatean hasiko dira, maiatzak 17, 17:00etan. Lehenengo saioaren ondoren, parte-hartzaileek ikasitako guztia erakusteko aukera izango dute, Udaletxeko plazan ospatuko den erromerian. Ekitaldi hau irekita egongo da bertaratu nahi duten guztientzat. 19:00etatik aurrera, dantzazale guztiek zuzeneko musika, parrilada gozo-gozoa eta nahi beste sagardo eskainiko dituen ospakizun alaiaz gozatzeko aukera izango dute. Beraz, olgetan egin, baina kontuz, igandean ere neurria eman behar baita. Igandean, hilak 18, eskolak 10:00etan hasiko dira.

Bertan parte hartzeko, derrigorrezkoa da plaza aldez aurretik erreserbatzea webgune honetan: www.aikotaldea.com

Udaberriko azken erromeria bihar, ostirala, Bizkaia Aretoan

Bestalde, BIHAR, OSTIRALA, MAIATZAK 16, AIKO Taldeakudaberriko bere azken erromeria eskainiko du Bizkaia Aretoan. ‘Udaberriko Dantzaldiek’ martxoko eta apirileko hitzorduetan izandako arrakasta handiaren ondoren, UPV/EHUren Abandoibarrako egoitza zabal-zabalik egongo da berriro ere, 19:00etatik aurrera, Bilboko erdigunean dantza tradizionalez gozatu nahi duten dantzazale guztientzat. ‘Udaberriko Dantzaldiak’ programa Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Bizkaiko Campuseko Kulturbasque kultur-egitarauaren eskutik sortu da, AIKO Taldeko musikari eta dantza-maisuen kolektiboak doinu eta dantza herrikoiak ahalik eta jende gehienarekin partekatzeko esparru berriak sortzearen alde azaldu duen interesari erantzunez.

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus