19-06-2014
EUROPA PRESS: Club Vasco de Camping elkarteak "mendi erromeria" antolatu du iganderako Urbian, Aiko taldearekin

DONOSTIA, 19 Jun. (EUROPA PRESS) -

   Donostiako Club Vasco de Camping (CVCE) elkarteak "mendi erromeria" tradizionalen estiloko dantzaldi herrikoia antolatu du Urbiako landetan Aiko taldearekin batera, datorren iganderako, ekainaren 22rako. Helburuak, Euskal Herrian ondo errotuta dauden mendiaren eta dantzaren tradizioak uztartu eta, Aiko taldearen laguntzaz, lehenbiziko aldiz, Aizkorriko Parkeko natur ingurunean egitea dira.

   Horren haritik, Txema Garay CVCEko presidenteak adierazi duenez, "mendia maite dugulako antolatu dugu erromeria berezi hau Urbiako landetan, baina mendia bezain garrantzitsua dugu dantza gure herriko kulturan, eta praktika faltaren ondorioz inork aitzakiarik izan ez dezan, tailer bat prestatu dugu Aiko taldearen eskutik, nork bere baitan daraman dantzaria ezagutzeko aukera izan dezan".

   Erromeriaz gain (15:30etatik 17:00etara), eguneko programaren barruan dantzari buruzko hastapen ikastaro bat ere eskainiko da (12:00etatik 14:00etara), hutsetik dantzan hasteko, mendizale ororentzat.

   CVCEk autobus bidezko joan-etorriak antolatu ditu. Autobusak Donostiako Artzai Onaren plazatik irtengo dira 09:00etan, eta 19:00etan itzuliko dira. Mendi ibiliaren iraupena ordubete eta erdikoa izango da, gutxi gorabehera, Urbiako landetaraino. Inskripzioak -15 euroko prezioan- CVCEko bulegoetan (Prim kaleko 35ean, Gernikako Arbola kaletik sartuta) egin daitezke ostiralera arte, 16:30etik 20:30era bitartean.

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus