23-07-2014
DANTZAN.COM: John Tilbury, Sabin Bikandi eta Kukai Donostiako Jazzaldian

Heineken Jazzaldiaren barruan, uztailaren 25ean, John Tilbury piano-jotzaile entzutetsua, Sabin Bikandi eta Kukai dantza konpainiak ekitaldi berezia egingo dute, musika tradizionala eta jazza, dantza garaikidea eta tradizionalaren arteko topaguneak bilatuz. Pianoa, txistua, perkusioa, inprobisazioa, esperimentazioa eta dantza dira jolaserako erabiliko dituzte tresnak. 

John Tilbury britainiar piano-jotzailea nazioartean estimazio handia duen musikari esperimentala da; inprobisazio librea egiten duen AMM taldekoa eta Scratch Orchestrako kidea da eta hainbat konpositore garaikideren –Morton Feldman, Cornelius Cardew, Howard Skempton, John White…– lanen interprete gailenetako bat. Tilburyk M.I.M.E.O.rekin bat egin zuen –AMMko taldekide duen Keith Rowe-k lideratutako talde bat– The Hands of Caravaggio grabatzeko, hain zuzen ere, musika esperimental modernoko pieza gailurretako bat. Duela gutxi biek argitaratu duten beste disko bat, Duos for Doris, inprobisazio elektro-akustikoaren alorreko maisulantzat daukate adituek.

John Tilburyk Sabin Bikandi, Aiko taldea eta Kukai dantza konpainiarekin arituko da Bat-batean izeneko saio esperimental honetan.

AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus