18:30 PORTUGALETE
DANTZALDI ERROMERIA
18:00 Santa Barbara baseliza, URRETXU
DANTZALDI ERROMERIA
Santa Barbara baseliza:
DURANGO, Dantzazale Eguna
DANTZAZALE EGUNA
Dantzazale eguna ospatzera gatoz Durangora berriz ere ekainaren 25ean. Eguerdiko 13:00tan Santa Ana Plazan elkartuko gara Dantzapoteoan ekiteko kalez-kale kantuan eta dantzan. 15:00tan bazkaltzeko elkartuko gara Durangoko azoka zaharrean eta bazkalondoko derrigorrezko kantaldia bukatuta, aterri bada Aurora Abasolo Parkera joango gara erromerian dantzan egiteko, edo bestela, aterpean, azokan bertan egingo dugu. Ah! Pelukeriara joan ETBkoak grabatzera etorriko dira eta seguramente!
DANTZAZALE EGUNA
EKAINAK 25
DURANGOKO AZOKA ZAHARREAN
13:00 Santa Ana Plazan, Soka dantza eta ondoren Dantzapoteoa AIKO, Bizkaiko Gaiteroak eta lagunekin.
15:00 Bazkaria, sagardotegi ibiltaria Durangoko azoka zaharrean.
16:00 Bazkalondoko kantu eta dantzak: Isil isilik dago, Boga boga, Prima eierra...
17:00 Erromeria, Aurora Abasolo Parkean aterri bada eta bestela azokako aterpean:
-Roberto Etxebarria, Idoia Markaida eta Miren Etxebarria
-Bizkaiko Gaiteroak
-AIKO Taldea
20:00?? Mi carro bukatu behar dugula gogorazteko!
*ordutegiak, beti bezala, pokomasomenosekoak dira.
BAZKARIA
Bazkaltzeko, Trikitxotxeko lagunak, honako menua prestatuko digute:
-Hasierako solomoa eta pernila edo entsalada hornitua
-Txorizoa sagardo eran
-Bakailao arraultzopila
-Saihets errea tximitxurri saltzakin
-Gazta, irasagarra eta intxaurrak
-Kafea, ura, ogia eta antzinako txotx-aren berregitea, kupeletako sagardoarekin
Bazkarirako izen ematea 30€ hemen:
https://aikoeskola.eus/calendario-eventos/?lang=es
Animatuuuuu!
DANSPIRENAIKA (1) Aragues del Puerto
Danspirenaika: ikastaroak, dantzaldiak, etabar
EKAINAK 30, OSTIRALA
16:30
Portuko Aragueseko udaletxeko plazan, parte-hartzaileen harrera eta akreditazioa
17:00-18:30
Bailes y danzas con ritmos cojos
Luis Miguel Bajen
18: 30-20:00
Pasabillas, brincaderas y jotas del Pirineo y más allá
Jesus Rubio
20: 00-21:30
Dantzaldia plazan Os Bufacalibos taldearekin
* Ordutegiak, beti bezala, "pocomásomenosekoak" dira, eta programa aldatu ahal izango da logistika edo antolaketa arrazoiengatik.
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus