Asier García Artetxe

Asier
García
Artetxe

Goi mailako musika irakaslea. Bilboko Udal Txistularien Bandako atabalaria 1999.urtetik eta Areatzako Musika Bandako perkusio bakarlaria 1996. urtetik. Talde ezberdinekin aritu da laguntzaile modura: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Euskadiko Gazte Orkestra, Bilboko Udal Banda, Arantzarte Dantza Taldea, e.a. 2000. urtetik "Perkustra" perkusio taldeko kide da, bertako eta nazioarteko musikaldietan parte hartuz. Aiko taldeko atabalaria hasieratik, tradiziozko dantzen ikerketan aditua, hainbat grabaketa egin ditu bere danborrarekin, atabal-danbor joleen erreferente bat bilakatuz.

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus