28-07-2016
Aiko news: Bilboko Aste Nagusiko dantzapoteo eta bazkaria 2016

Eta aurtengo Bilboko Aste Nagusian ere elkarrekin dantza-parranda egiteko proposamenarekin gatoz Aikotarrak: dantzapoteoa, Aikotarren kedada, dantzari eguna, San Keremos... Abuztuaren 25ean, eguen edo ostegunez, 13:00tan Txakur Kalean elkartzeko asmoa, eta hortik Santa Maria kalera (13:30), gero Dorre Kalera (14:00) eta Barrenkalle Barrenan amaitzeko (14.30) edooooo... Eta aurten, bazkaria ere antolatu dugu! Lagun mordoak izena eman duenez bazkaltzeko tokiak bete ditugu... beraz, elkarrekin parranda egingo dugu eta bazkalondoan, nahi izanez gero, kafea elkarrekin hartu.

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus