07-10-2017
Aiko news: Erromeria Victoria Eugenian Donostiako ikasturtea hasteko

Antzokiaren programazioaren arauera, aurten Dantzaldi Ibiltariaren lehen eskola formala urriaren 19an izango dugu. Oporraldia luzeegia iruditu zaigu elkarrekin dantzan hasteko, udako oporraldiko kontuak kontatzeko, basoerdi bat hartu eta berriketan egiteko... eta horregatik, Victoria Eugenia Antzokiaren Club Aretoa libre zegoenez, urriaren 7an luxuxko ongietorria emango diogu ikasturte barriari: Aiko taldearekin zuzenean erromeria!! Eguerdiko 12:00tan. Eta bazkalondoan, arratsaldean Alkizara goaz!!

Sekulan gurekin ez bazara aritu, zatoz lasai gure arteko giroa ezagutzera, dantzazaleak gara, eta astero elkarrekin musikaz dantzan gozatzeko elkartzen gara, eta tartean noski, hainbat kontu ikasteko. Eta gogoratu urrian eskolak doan direla ezagutu gaitzazun izena eman aurretik. Animatu!

 

Aiko taldearekin erromeria

Urriak 7 12:00

Donostiako Victoria Eugenia Antzokiaren Club Aretoan

Dantzaldi Ibiltariaren 2017-18 ikasturtearen aurkezpena

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus