14-06-2018
Aiko news: Dantzari-dantzazale eguna Durangon ekainak, 16 larunbata

Beste ikasturte bat doakigu, astero astero dantzan, mazurka gora eta muxikoak behera, pasodoblea batera eta txotisa bestera. Eta ikasturtea bukatzeko modurik onena elkarrekin dantzan egitea da, dudarik gabe. Eta horrrela, egin dugu urte batez Durangon, bestean Urkiolan, Urbian… eta oraingoan berriz ere Durangora!!

Eta plana, ba... betikoa edo... Berton, eguerdi aldean kalez kale dantzan egin, Plateruena Kafe Antzokian bazkaldu, kantatu eta batez ere DANTZAN!

Hori bai, nobedadea, MUTILDANTZAK CD berria prezio berezian erosteko aukera izango dugula AIKO dendan ohizko kamiseta, abarketa, txapel, abaniko etabarrekin batera.

DANTZARI EGUNA / BAZKARI-DANTZALDIA DURANGON

13:00 Sokadantza Andra Mari eleizpean eta jarraian kalejira-kantaldia-poteo-dantzaldia.

14:30 AIKO Txakoli gonbitea Plateruena Kafe Antzokian

15:00 Bazkaria (*)

17:00 Dantzaldi-erromeria AIKO Taldearekin

20:00 Bizkaiko Gaiteroak eta ondoren guateke tradizionala.

22:00 Akaberea “Mi carro”rekin.

 

(*) BAZKARIA PLATERUENA KAFE ANTZOKIAN:

Ticketak salgai Plateruena tabernan bertan edo 25€ sartu zure izen-abizenak adieraziz, Kutxabankeko honako kontu zenbakian (titularra Aiko Kultur Elkartea):

2095 0233 10 9109943783

PLAZA MUGATUAK!

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus