16-12-2013
'Dantzazaleak' erakusketa Gernikako Kultur Etxean

“DANTZAZALEAK” argazki erakusketa izango da erakusgai abenduaren 17tik urtarrilaren 10era bitartean  Gernika-Lumoko kultur etxean. Iñaki Andres argazkilariak egindako 130 irudiren bilduma honekin AIKO taldeak omendu egin nahi ditu gaurdaino gure ikastaroetan parte hartu duten dantzari eta dantzazale guztiak.

Gure DANTZALDI IBILTARIA-n parte hartzen duten irakasle eta ikasleen gogoan eta dedikazioan jarri du arreta Iñaki Andresek eta bere argazki-makinarekin gure taldearen filosofia atzitzea lortu du:  modu natural, erlaxatu eta dibertigarrian jo eta dantzan egitea.

Honela, argazki erakusketa dantzarako gonbite ere bihurtzen da plazan dantzan egitearen erritu soziala berreskuratu nahi dutenentzat, lotsa albo batera utzi eta musika tradizionalaren erritmora jendaurrean “askatzeko” bultzadatxo bat behar dutenentzat.  

Bilbo, Donostia, Sopela eta Markina-Xemeinen izan den erakusketen ostean, "Dantzazaleak" argazki erakusketa ikusgai jarriko da Gernikako Kultur Etxean abenduaren 17tik urtarrilaren 10era. 

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus