21-12-2018
Aiko news: Joseba Tapia K@NTARI Euskaltzaindian

Joseba Tapia 1964an sortua Buenos Airesen (Lasarten).

Jaio aurretik ere musikan zebilen seguruen. Aurrena herriko dantza taldean gaztigatua eta hamaika oholtza zapaldua. Beranduago Tapia eta Leturia, Hiru Truku, Zaldibobo, Mikel Laboa, Anje Duhalde, Negu Gorriak...  taldeetan partaide izana. Trikitilari familiakoa izanik ez dakigu nondik datorkion tresna horrenganako  zaletasuna. Bestalde,  hamalau urterekin harrapatu zuen Rock-ak herriko frontoian eta saiatuagatik ez du bazterrean uztea lortu. Lagun eta konpainia okerren ondorioz literatura izan du bide lagun.  Instrumentu eta soinu tresna guzien miresle eta maxiatzaile.  Ezin ditu separatu musika eta kritika, konpromisoa eta plazerra, iragana eta oraina,...

Monolinguean egiten du hizkuntza guzien defentsa. Bere kontraesanen metadona du kantagintza. Hamaika disko argitaratuagatik beti dabil hamabigarrenaren bila. Munduak gero eta gutxiago soportatzen du (berari alderantzizkoa gertatzen zaio).

Abenduaren 28an Bilbon izango da Euskaltzaindiaren egoitzan.

Kantagintzaren inguruan hitzaldia eman behar omen du bertakoak kantuan jarriz. Zenbait gogoeta eta sermoi bertso eta kantu, nola deskubritu zuen kantagintza bertso mundutik. Trikitixarekin ariko omen da. Ez du gitarrarik eramango, beude lasai.

Izena emateko

15€ aretoaren sarreran ordaintzeko (10€ AIKO Taldearen Tradiziozko kantu ikastaroko eta Dantzaldi Ibiltariko ikasleak) + Zuen izen abizenak, telefono mugikor zenbakia eta "Joseba Tapia k@ntari" jarriz mezu bat agindu aiko@aikotaldea.eus helbide elektronikora, edo SMS edo Whatsapp bidez 634 423 539 telefonora.

 

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus