27-01-2019
Aiko news: AIKO Taldeak dantza entzuteko ikuskizuna aurkezten du

AIKO Taldeak, erromeriz erromeri, dantzan jarri gaitu beti... oraingoan kafe bat hartzen gozo-gozo lagun artean eserita dantzak entzuteko aukera ematen digu "Garaikideak" ikuskizunean, bueno... entzuteko eta ikusteko, AIKO Taldeko dantza maisuak ere oholtzan arituko dira dantzan musikari bere sentzua ematen eta.

Korrika kulturalerako prestaturiko ekimena da Garaikideak eta datorren igandean, otsailak 3, 18:00tan Durangoko Plateruena Kafe Antzokian aurre estreinaldia doan ikusi eta entzutera gonbidatzen zaitu AIKOk. Lagun artean azken "ensaio orokorra" egin nahi dugu zuen eritsiak ere jasotzeko.

Dantza entzun eta ikusiz San Blasak Durangoko Plateruenan ospatzen hasteko (gero Abadiñora joateko, adibidez), zatoz Plateruenara! Anaban!

GARAIKIDEAK

Dantza entzun dezagun

Otsailak 3 igandean

18:00 Plateruena Kafe Antzokian

Sarrera doan

 

 

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus