14-05-2019
Aiko news: Dantza irekia. Dantzaldi tailerra Euskal Museoan. Ekainak 9, 12:00

Ikasturte honetako esperientziarik ederrenetarikoa: Euskal Museoan egin ditugun erromeriak. Inguru zoragarrian, Bilbo zaharraren bihotzean, euskal kulturaren gordailuaren ariman, Mikeldiren inguruan dantzan... Egunero bete dugu aretoa, eta akustika arazoei ere, pixkanaka aurre egin diegu edo/eta pixkanaka ohitu egin gara ere. Kontua da, ederto pasatu dugula hilabetero bigarren larunbatetan, eta lehen denboraldi honi agur esateko, ekainaren 9an, igandez, eguerdiko 12:00tan, "Dantza irekia" deitu dugun tailer-dantzaldia antolatu dugu.

Animatu zaitezte, eta guztioi, eskerrikasko benetan, guztion artean egiten dugu dantzaldien miraria eta!!

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus