12-04-2020
idantza aikorekin: idantza aikorekin

Koronabirus honek sortu duen egoera berri honen erdian, eta horren ondorioz, AIKO Taldearen ohizko ekimen guztiak bertan behera gelditu direlarik, gure taldeak, tradiziozko musika eta dantzaren hedapenean lan egiten duelarik, "idantza aikorekin" ekimena martxan jartzen du, streaming bidez elkarrekin etxetik"dantzan"egiteko proposamen bat. "Dantzan" diogu, kakotx artean, dantza, berez, eta batez ere guretzat, elkarrekin, elkartuz eta elkartzeko egiten dugun zerbait delako, komunikazioa eta harremana, eta oraingoan elkarrekin "dantzan" egiteko gatoz baina bakoitza bere etxetik... Asmo onenarekin martxan jartzen dugun esperimentua da eta gu geuk ere ez dakigu ondo nora garamatzan... Internet bidez dantzarekiko dugun pasioa partekatzeko asmoarekin hasten dugu kontu hau eta ikusiko dugu funzionatzen duen ala ez eta nola... 18:30 inguru hasteko asmoa eta 20:00tan zaintzen gaituztenak txalotzeko bukatuta...

HURRENGO IDANTZA SAIOAREN LOTURA

2020-04-17

https://youtu.be/7gRDOV5x19o

BALIAPIDE LAGUNGARRIAK

Material osagarriak partekatzeko, partiturak, musikak, bideoak... gure web orrialdean, Diskografia atalean "idantza aikorekin" sortu dugu eta horrela berton partekatuko ditugu baliapideok. Porsiakaso hemen lotura:

http://aikotaldea.eus/diskografia-disko.php?idioma=eu&id_disko=12

 

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus