14-04-2020
Aiko news: Dantzaldi Ibiltariko eskolak aurrera sarean

Kaixo ikasle eta dantzakideok

Aspalditik AIKO Taldearen Dantzaldi Ibiltariak dantzaren inguruan elkartzen gaitu, astero dantza eskoletan eta lantzean behin erromerietan, dantza asteburuetan, dantzategietan... Dantza gure biziaren partetxo bat dela esan dezakegu eta gustora eta pozik lagun artean egiten dugun zerbait. Koronabirus honek ekarri digun egoera berriaren aurrean idantza aikorekin plataforma sortu dugu Dantzaldi Ibiltariaren ekimenekin nola edo hala sarean, online jarraitzeko. Honen inguruko informazioa emailez, web orrialdean, facebooken eta whatsapp bidez ere igorri dizuegu. idantza aikorekin esperientzia oso interesgarria suertatzen ari da eta lagun arteko harreman zuzena falta bazaigu ere, bestalde, lagun berriak ere egin ditugu sarean (Milanetik, Buenos Airesera) eta Sabin Bikandirekin orain arte eskola eta ikastaroetan landu ez ditugun hainbat arlo eta kontu lantzeko aukera  ere izan dugu. Gu oso pozik gaude.

Hilabete luzez, dantza eskolak egunero emanez ekin diogu YouTube bidez, eta apirilaren 20an hasita, aste santuko eskola oporrak bukatzen direlarik eta gutariko askok lanari ekin beharko diogunez, gure ohizko eskaintzara bueltatu eta maiztasun "normalera" bueltatzen gara: "Oinarrizko dantza ikastaroa" astelhenetan eta "Dantzagunea" ostegunetan, 90 minutuko saio bana astero, 18:30-20:00.

*Eskola sesio bakoitza aste betez gutxienez sarean grabatuta eta ikusgai izango duzue, horrela, komeni zaizuen ordutegian ikusi/erabili ahal izateko.

DANTZAGUNEA

2020-06-18, OSTEGUNA, 18:30-20:00

https://youtu.be/6tlCajur5WI

OINARRIZKO DANTZA IKASTAROA

2020-06-15, ASTELEHENA, 18:30-20:00

https://youtu.be/SVyRkWchfBc

DANTZAGUNEA

2020-06-11, OSTEGUNA, 18:30-20:00

https://youtu.be/BnYEhytrEoY

OINARRIZKO DANTZA IKASTAROA

2020-06-08, ASTELEHENA, 18:30-20:00

https://youtu.be/7UqSfDG344A

DANTZAGUNEA

2020-06-04, OSTEGUNA, 18:30-20:00

https://youtu.be/MebPg3mvz4g

 

Guzti honen inguruko informazioa puntualki web orrialdean eta facebooken izango duzue.

Eskerrikasko hor jarraitzearren, eta jarraitu dezagun dantzan elkarrekin.

AIKO Taldea

 

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus