08-11-2021
Aiko news: Dantza Asteburua Urduñan, urtarrilaren 15 eta 16an

Egin ditugun ikastaro, mintegi, tailer, dantza barnetegi, etabarretan, dakigun guztia konpartitzen saiatzen gara, beraz, zuetariko askok, urteak joan eta etorri, jakin beharreko "guztia" jaso duzue gure ikastaldietan. Baina gauza bat da jasotzea, ikustea, entzutea, imitatzea... eta beste bat barneratzea eta ikastea. Gu geu ere, Aikotarrok, egunero ari gara ikasten eta beti dugu zerbait ikasteko. Eta hori ederra da. Zuekin eskola bakoitzean ere, zerbait ikasten dugu. Eta sarritan gauzarik inportanteenak!

Jaso duguna barneratzeko, "dakiguna ikasteko" eta ez dakiguna “aurkitzeko”, Urduñan elkartzeko proposamenarekin gatoz. Zertarako? Elkarrekin dantzaz gozatzeko. Zer eginez? Denetarik. Patxi Laborda eta Sabin Bikandiren eskutik mutildantza, zein mazurka edo fandangoari, muxikoak zein pasodobleari buelta eta erdi emateko elkartuko gara.

Dantza eskolak Hotel Balneario Orduña Plaza bertan burutuko ditugu eraikinak 3. solairuan duen dantza areto zoragarrian. Nahi duenak ere, ohizkoa denez, aukera izango du hotelean bertan afaldu, lo egin, gozaldu eta bazkaltzeko (balnearioan 60 minutuko zirkuitu termala ere barne) 75 euroren truke gela bikoitzean. Ikastaroaren prezioa, aldiz, ohizkoa, 50€.

URTARRILAK 15 larunbata

17:00-18:30 Ikastaroaren hasiera Hotel Balneario Orduña Plazan, 3. solairuan.

18:30-19:00 Atsedenaldia

19:00-20:30 Berriz ikastera

21:00 afaria

22:3-24:00 DANTZALDI-ERROMERIA

URTARRILAK 16 igandea

10:00-11:30 Ikastera

11:30-12:00 Atsedenaldia

12:00-13:30 Berriz dantzara

14:30 bazkaria

*Ordutegiak pokomasomenosekoak dira, beti bezala.

IKASTAROAN IZENA EMATEKO

1-aiko@aikotaldea.eus helbidera email bat agindu urtarrileko Dantza Asteburuan parte hartu nahi duzula esanez eta zure izen-abizenak eta mugikorraren zenbakia.

 2-zure izen abizenak adieraziz, 50 € sartu Kutxabankeko honako kontu zenbakian (titularra Aiko Kultur Elkartea):

ES85 2095 0233 10 910994 3783

GOGORATU: PLAZA MUGATUAK!

Informazio gehiago behar baduzu AIKO Taldeko telefonora deitu lasai: 634 423 539. 

 

HOTEL BALNEARIO ORDUÑA PLAZA

Paseo de los Fueros, 15, 48460 Orduña, Vizcaya

Ohizkoa denez, Hotel Balneareio Orduña Plazak, eskeintza berezi bat prestatu digu ikastaroan parte hartzen dutenentzako:

-Gela bikoitzean, larunbateko afaria, lo egitea, igandeko gosaria eta bazkaria 75€  lagun bakoitzeko, balnearioan 60 minutuko zirkuitu termala barne.

Ikastaroa AIKO taldeak kudeatzen du baina hotelarena zuzenean Hotel Balneario Orduña Plazak darama, horrela ba, informazio gehiago eta hotelean erreserba egiteko bertora deitu, eta AIKO taldearen ikastaroko eskeintza nahi duzuela komentatu:

Tel: 945 56 90 38

http://www.hotelordunaplaza.com

 

APARTAMENTOS CIUDAD DE ORDUÑA

Hotel Balneario Orduña Plazan tokirik ez bazenute, Apartamentos Ciudad de Orduña aukera egokia izan daiteke berton lo egiten gelditu nahi dutenentzat:

Tel. 621 209 221

https://apartamentosorduna.com/

 

URDUÑARI BURUZ:

https://www.google.com/maps/place/orduna

https://es.wikipedia.org/wiki/Ordu%C3%B1a

PLAZA MUGATUAK, GOGORATU!

 

Dantza maisuak

Patxi Laborda Larrea (Iruñea 1967)

Sabin Bikandi Belandia (Galdakao 1965)

 

 

 

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus