01-08-2022
Aiko news: Abuztuan dantzan AIKO Taldearekin

Abuztuan ere AIKO Taldearekin dantzan egiteko aukera ederra dugu... aprobetxatu dezagun udaldia!!

Abuztuak 6

13:00 BERMEO (Lamera Parkean)

BBK DANTZALDI IBILTARIA

BBKren Dantzaldi Ibiltariak oraingoan Bermeora garamatza eta berton, Lamera Parkean, 13:00tan, bermut erromeria egiteko proposamena, bazkaldu aurretik dantzan ondo pasatzeko asmoz. Zatoz!

Abuztuak 7

17:00 BERRIZ, SAN LORENTZO

DANTZALDI ERROMERIA

Berrizko auzo eder bat da San Lorentzo, eta berton, duela 70 urte Alejando Aldekoak dantza taldea martxan jarri eban. Hori ospatzeko jai egun ederra antolatu dabe auzoan eta 17:00tan AIKO Taldeagaz dantzan eiteko aukerea eukingo dogu. Non? San Lorentzo ermitean. Animau!

Abuztuak 10

18:00 ZARATAMO, SAN LORENTZO EGUNA

DANTZALDI ERROMERIA 

San Lorentzo eguna ospatzeko 18:00tan herriko plaza ederrean dantzaldi-erromeria AIKO Taldearekin. Erdu!

Abuztuak 20

20:00 PLENTZIA, Untziolan

BBK DANTZALDI IBILTARIA

Dantzaldi erromeria Aiko Taldea Plentziako Astillero Plazan

Euria egingo balu Plentziako Jai-alai frontoian

Abuztuak 24

12:00 Bilbo. Areatza. BILBOKO BANDA + AIKO eta Dantzapoteoa

DANTZALDI ERROMERIA

Urte batzuk pasatu dira AIKO Taldeak eta Bilboko Udalaren Bandak BANDtzaldia estreinatu zutenetik Azkuna Zentruan, eta datorren abuzturaren 24ean, asteazkenez, eguerdiko 12:00tan Bilboko Areatzan berriz izango ditugu beraien musika ederrarekin dantzan gozatzeko.

Oraingoan talde biak, AIKO Taldeko dantza maisuen gidaritzapean arituko dira, baina bakoitzak bere doinu eta errepertorio bereiztuekin. Horrela, José Rafael Pascual Vilaplanaren batutak zuzenduta, besteak beste, Joseph STRAUSSen Radetzky Marsch, Carmelo BERNAOLAren Paco Molero pasodoblea edo Dimitri SHOSTAKOVICHen 2. balsarekin dantzatzeko aukera izango dugu. Eta noski, AIKO Taldearen marka daramaten dantza jauzi, jota, mazurka eta abar luze bat... Eta AIKO Taldeak Arenallean hasi bai, baina gero, Zazpi Kaleetara joko du urteroko Dantzapoteo nagusia ospatzeko betiko Calle del Perro eta ingurutik.
Animatu... Dantza eguna Aste Nagusian! Aiko eguna!

Animatu zaitez!

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus