03-10-2022
Aiko news: ERROMERIA URBIAN URRIAREN 9an IGANDEA Juanjo Uranga gogoan

EGURALDIA DELA ETA ERROMERIA URRIAREN 9an IGANDEZ EGINGO DUGU

Juanjo Uranga, gure dantza maisu eta lagun handia joan zitzaigunetik, Urbian elkartu eta bera gogoan dugula dantzatzeko, kantatzeko eta elkarrekin gozatzeko asmoa genuen, eta datorren igandean, urriak 9,  Urbian elkartzeko deialdiarekin gatoz. Eguraldi petrala egingo balu, beste baterako utziko dugu; Urbian ez dago guztiontzat aterpe egokirik eta. Azken orduko erabaki hori AIKO taldearen web orrialdean adieraziko dugu (www.aikotaldea.eus)

Tradiziozko lagunen arteko erromeria egitea da gure asmoa: danbolinaren soinuarekin edo/eta Juanjok erabiltzen zuen "yogur potea"ren doinuarekin dantzan, kantuan... Bazkaria ere bakoitzaren kontura, etxetik bokata, tartera... edo ostatuan zerbait jan nahi duenak. 12.00tan elkartuko gara Arantzazuko eleizaren sarreran Urbiara abiatzeko. Eta bertora heldu (14:00 +/-) eta "sobre la martxa" jo, dantzatu, bazkaldu, berriz dantzatu... Arratsaldeko 17:00tan edo, etxerako bidea, lasai jeitsi eta dena sosieguz egiteko.

Ez dago izenik eman behar, doan, libre eta irekia da gure proposamena, Juanjok dantzarekiko zuen maitasuna partekatzeko, beharrezkoa, hori bai: ondo pasatzeko gogoa...

Esandakoa, eguraldiak lagun, iganderarte 12:00tan Arantzazun.

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus