08-04-2023
Aiko news: Mari Jose Lopez Ugarte hil da

Marijo hil da, Marijo joan jaku, eta beragaz bere irriparrea, bere argia. Marijo argia zalako eta ingurua argitzen ebalako. Berbak lotzea ez da erraza kide eta lagun eder maitatuari agur esateko... Marijooooo, nork argituko dauskuz musikaren oinarriak, doinuen egiturak, dantzaren aireak? Umezurtz gelditzen gara berriro be, eta gureko geunke gure negarra barre bihurtzea eta Marijok gogoko eban modura dantzan gozatzea. Eskerrikasko bihotzez laztana eman dauskuzun zoriontasun, gozotazun eta alegrantzi guztiegaitik, zeure argi hori. Gurutsugu! Eta askoooooo!

Mari Jose López Ugarte

Goi mailako musika armonia, konposaketa eta musika irakaslea. Erdi mailako piano eta txistu musika irakaslea. "Willems" irakasbidean diplomatua Lyoneko eskolan. Txistulari eta piano jole moduan aritu da hainbat taldetan. Azken urteetan, eta bere irakasle formazio zabala osatze aldera, Patxi Labordarekin dantzan ikasi du BilbaoMusikan. 1985 geroztik, musika irakasle moduan lan egin du Bizkaiko musika eskola ezberdinetan. Gaur egun, Bilboko Udal Musika Eskolako piano eta musika irakaslea da eta AIKO Taldeko kidea.

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus