15-09-2023
Aiko news: ARRATIAKO JOTA. Ikastaroa II eta III. Urretxun

Joan den asteazkenean, Irailaren 13an, Zu Dantzaz eta AIKO Taldeak antolaturik, dantzazale talde eder bat elkartu zen Urretxuko Pagoetan "Arratiako jota" lelopean antolatutako ikastaroan parte hartzeko. Ordu pare batean dantzan eta ariketa ezberdinak egiten aritu arren, tradiziozko fandango edo jotaren inguruan lanean jarraitzeko gogoz gelditu ginen hor nonbait, eta datozen iraileko asteazkenetan, 20an eta 27an, hitzordua jarri dugu toki berean, arratsaldeko 18:00tan lanean aritzeko. Jota edo fandangoaren dantzakera zaharra edo tradizionala lantzeko gogorik baduzu (hainbat tokitan "Arratiako jota" deitzen dutena) hurbildu zaitez lasai Pagoeta gune soziokulturalera.

Ikastaroa doan da eta izena emateko, email bat igorri aiko@aikotaldea.eus helbidera parte hartu nahi duen ikaslearen izen abizenak eta telefono mugikorraren zenbakia adierazita. Ikastaroa praktikoa izango da eta ordu bi inguruko iraupena izango du (pokomasomenos...).

ARRATIAKO JOTA URRETXUN

Bigarren eta hirugarren saioak

Ikastaroa doan

Irailak 20 eta 27, 18:00

Pagoeta gune soziokulturala

Pagoeta auzoa, 2

20700 Urretxu

Izena emateko ikaslearen izen abizenak eta mugikor zenbakia igorri honako helbidera:

aiko@aikotaldea.eus

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus