18-09-2023
Aiko news: AIKO Taldea Donostiko Bulebarrean. Urria, 2023

2023-24 ikasturtea martxan jartzeko gogoakin gaude. Donostian, Victoria Eugenia antzokiaren dantza aretoan jarraituko dugu ostegunero dantzan gozatzeko biltzen. Baina... urrian, ostegunero biltzeko egitarau berezia osotu dugu, urriaren 12a jai eguna delako, eta 19an dantza aretoa beste kontu batzuetarako erabile behar delako. Horregatik, hona hemen Donostiako AIKO Eskolak prestatu duen egitaraua:

-URRIAK 5, osteguna, lehen klase eguna, Victoria Eugeniako dantza gelan (Okendo plazatik sartu eta 4. pisuan). https://aikoeskola.eus/ubicacion/donosti/

-URRIAK 12, osteguna, 12:00 Bulebarrean erromeria AIKO Taldearekin. 

-URRIAK 19, osteguna, 19:00 Bulebarrean, dantza kalera daramagu dantza partekatzeko asmoarekin, dantza tailerra.

-URRIAK 25, osteguna, Victoria Eugeniako dantza gelan dantzarekin gora eta behera ekin diezaigun!

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus