29-09-2023
Aiko news: URRI BEREZIA DONOSTIAN

2023-24 ikasaturtea hasteko, egitarau berezia prestatu du AIKOeskolak Donostian. Ostegunetan elkarrekin dantzatzeko Victoria Eugenian edo/eta Bulebarrean arituko gara. Urriaren 12an barriz, eguerdiko 12:00tan AIKO Taldearekin erromeri berezia antolatu dugu Bulebarrean, eta 19an tailer ireki bat arratsaldeko 19:00tan. Dena doan eta libre. Hona hemen Donostiko AIKOeskolaren inguruko informazioa:

AIKOESKOLA DONOSTIAN

OSTEGUNETAN

Victoria Eugenia Antzokia

Dantza Aretoan

Paseo de la República Argentina, 2

20004 Donostia

Oinarrizkoa: 18:00-19:30

Hobekuntza: 19:30-21:00

Lehen eskola eguna: urriak 5 osteguna

Urrian eskolak doan, izenik eman gabe zatoz lasai aikoeskola ezagutzera 

Donostian urria berezia da:

5ean lehen klasea Victoria Eugenia antzokiaren dantza gelan

12an Aikorekin erromeria Bulebarrean 12:00tan

19an dantza tailerra Bulebarrean (euria balitz, litekeena da Konstituzio Plazara joatea)

26an bigarren klasea Victoria Eugenian

Dena doan eta libre, zatoz lasai!

 

2023-24 Eskola egunak DONOSTIAN

Urria: 5 eskola Victoria Eugenian, 12 erromeria Bulebarrean 12:00tan, 19 tailerra Bulebarrean 19:00tan,  26 eskola Victoria Eugenian

Azaroa: 2, 9, 16, 23

Abendua: 14

Urtarrila: 11, 18, 25, 

Otsaila: 1, 8, 15, 22, 29

Martxoa: 7, 21

Apirila: 4, 11, 18, 25

Maiatza: 2, 9, 16, 30

Ekaina: 6, 13, 20

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus