29-09-2023
Aiko news: Mendi erromeria Urbian urriaren 22an

Beste ikasturte bat martxan jartzeko, Urbian elkarrekin dantzan egin eta eguna pasatzea okurritu zaigu berriz ere. Tradiziozko lagunen arteko erromeria egitea da gure asmoa: Sabinen danbolina, kantua, Patxi urratsekin eta laguntzen, agian beste musikari lagunen bat... Bazkaria ere bakoitzaren kontura, etxetik bokata, tartera... edo ostatuan zerbait jan nahi duenak. 12.00tan elkartuko gara Arantzazuko eleizaren sarreran Urbiara abiatzeko. Eta bertora heldu (14:00 +/-) eta "sobre la martxa" jo, dantzatu, bazkaldu, berriz dantzatu... Arratsaldeko 17:00tan edo, etxerako bidea, lasai jeitsi eta dena sosieguz egiteko.

Ez dago izenik eman behar, doan, libre eta irekia da gure proposamena, beharrezkoa, hori bai: ondo pasatzeko gogoa...

Esandakoa, eguraldiak lagun, urriaren 22an 12:00tan Arantzazun. 

URRIAK 22

IGANDEA

MENDI ERROMERIA URBIAN

 

 

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus