27-01-2024
Aiko news: EGITARAUA DANTZA ASTEBURUA otsailak 24-25

Otsailaren azken asteburuan elkarrekin dantzan ikasi eta batez ere dantzan gozatzeko elkartuko gara berriz ere Urduñako balnearioan. Oraingoan ordu bete inguruko 3 ekitaldi egingo ditugu larunbat arratsaldean eta beste 3 igande goizean:

OTSAILAK 24

17:00 ANTREXATAK II

Aurreko dantza asteburuan, dantza jauziak antrexatak eginez nola markatu ikasten hasi ginen. Berriz ekingo diogu aurrekoan etorri ez zirenak ikasteko aukera izan dezaten eta besteok, gogoratzeko eta praktikatzeko.

18:00 KONTRAIANTZAK II

Gauza bera kontraiantzekin. Berriz ekingo diogu, batzuk hutsetik ikasteko eta besteok kasketean sartzeko Luzaideko kontraiantzen egiturak eta joan etorriak.

19:00 MUTIL DANTZAK IKASTEN

Ander Elorduik mutildantzak partekatu nahi ditu gurekin. Billantziko txiki, Zahar dantza eta Mando Zaharrarena finkatzea eskatuko diogu, eta ia horrela, plazetan ere dantzatzen ditugun.

OTSAILAK 25

10:00 SOKADANTZA

Durangaldeko sokadantzaren oinarria lantzeko proposamena luzatuko digute Patxi eta Sabinek, eta horrela, hurrengo batean, sokan gaudenean, ia guztiok "abarketak" egiteko gai garen eta beste modu batean erregelak ulertzeko ere.

11:00 BANANGOA

Banangoa Dantzari dantzako testuinguru erritualetik aparte, erromerietan ere ohizko dantza bilakatu da, nola edo hala dantzatuta bada ere. Erritmoa da gakoa eta horri ekingo diogu.

12:00 ERRITMO HIRUTARRAK

Arrimatekoan bat-bi-hiru kontatzeari ekingo diogu batez ere bals ezberdinak eginez eta nola ez, mazurka!

ANIMATU eta izena eman.

Ikastaroetan izena emateko:

1.- Mezu bat bidali behar da aiko@aikotaldea.eus helbidera, honako hau adieraziz:

        -URDUÑA + izen-abizenak + harremanetarako telefono mugikorra.

2.- 50 €sartu, ikaslearen izen-abizenak adieraziz, Aiko Kultur Elkartea titularra den hurrengo banku-kontuan:

ES85 2095 0233 10 9109943783

Informazio gehiago AIKO Taldearen web orrialdean edo 634 423 539 telefonoan.

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus