25-03-2024
Aiko news: Thierry Biscary Mendibilen apirilaren 13an

Tradizioa eta ahozko kultura askorentzat bat dira, eta ahozko kulturaren oinarrietako bat kantua da. Tradizioa eta kantua bizirik daude edo ez daude, eta horregatik Aiko taldetik kantatzeko gune berriak sortzen diardugu.

Azkenengo urteetan, dantza eta kantua, gizaki guztion bizimoduaren parte izatetik, komunikatzeko bidea eta arte parte-hartzaile herrikoia izatetik, banakako espezialista batzuen gunea izatera igaro da. Gero eta "ikuskizun"-ago bilakatu da eta herritarrok "ikusle-entzule" pasibo bihurtu gara. Horrela, gaur egun, hainbatek uste du dantzan egiteko dantzari izan behar dela eta kantuan aritzeko kantari. Modu horretan, dantza eta kantuaren jatorrizko izaera eta funtzioak galdu egiten dira. Guretzat, kantuak aktiboa eta interaktiboa izan behar du; entzule pasibo izan beharrean kantua barneratu eta ingurukoekin partekatu ahal izateko.

Euskal kantuaren gizarteratzearen alde, zabaltzearen alde eta demokratizatzearen alde  antolatu diren ikastaroen osagarri modura, k@ntari egitaraua proposatzera gatozkizue. 

Asmoa da, hilean behin edo, ikasturtean zehar, "tradiziozko" kantuan edo kantu herrikoian adituak diren kideak ekartzea tailer/saio bat eurekin partekatzeko (tenporalizazio malgua: arratsalde bat, ordubete, bi, hiru...). Bertan partekatuko genituzke kantuaren inguruko iritziak, bizipenak, kontuak eta pasadizoak. Haiekin batera kantatu eta, ahal dela, kanturen bat buruz ikasi: kantua barneratu gure bizia aberasteko. Gonbidatu batzuk musika tresnez lagundurik agertuko zaizkigu, eta agian tresna horien inguruan ere arituko dira: panderoa, rabela, koilarak, akordeoia... Beste batzuk "a capela" edo gurean "a txapela". Beste batzuk kantuak baino kontuak ekarriko dizkigute. Aske.

Beste alde batetik, gurean, txakolina eta kantua eskutik lotuta agertu zaizkigu beti, eta K@ntari, Bizkaiko Txakolina ezagutu, dastatu eta eztarriak lehuntzeko aukera paregabea dela iruditzen zaigu. 

Thierry Biscary

Kantari Kontariren bigarren saioan Thierry Biscaryrekin hitz egin eta kantatzeko aukera izango da apirilaren 13an. Anhauzen jaiotako Lapurtarra, azkenengo urteetan tradizioan abiapuntu duen kantagintzaren erreferente bihurtu da. Kantu berrien konposatzaile fina, Hegalka, Kokin, Kalakan eta Manez eta Kobreak taldeetan ere aritu da, bakarka ere hainbat proiektutan parte hartuz.

Bitartean Bizkaiko txakolinak dastatzen jarraitzeko aukera izango dugu eta animatzen bagara, Thierryren kantuekin dantzan ere egingo dugu. Ieeeeup!

IZEN EMATEA 5€. SARRERAK ONLINE HEMEN

https://bizkaikotxakolina.eus/eu/eventos/kantari-kontari/

Udaberriko Kantari Kontari saioak:

Martxoak 16 GONTZAL MENDIBIL

Apirilak 13 THIERRY BISCARY

Maiatzak 4 MADDI OIENART

Ekainak 15 ROBERTO ETXEBARRIA eta AIKO TALDEA

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus