10-04-2014
Maiatzean Dantza Asteburua Arratian

DANTZA ASTEBURUA ARRATIAN

Areatza (Villaro)

Hotel Balneario Areatza

2014 Maiatzak 17 eta 18

 

Aurreko Dantza Asteburuan jotaren inguruan bikoteka dantzan ibili baginen, oraingoan, "al corro de las patatas" ibiliko gara jauzi eta mutildantzekin. Eta berriz ere, maila bitako ikastaroak antolatu ditugu:

1-sarrera-oinarrizko ikastaro bat dantza iauzi eta mutil dantzetan hasi nahi duenarentzat, Josu Garate dantza maisuarekin, larunbat arratsalde eta igande goizean (nivel cero patatero).

2-hobekuntza ikastaro bat sakondu edo praktikatu nahi duen dantzazalearentzat: dantza jauziak Claude Iruretagoyenarekin larunbat arratsaldean, eta mutil dantzak Patxi Labordarekin igande goizean.

Ah! Eta larunbat arratsaldean ikastaroa amaituta, erromeria eta parrillada sagardoarekin!

Helburua: lagun artean eta dantza giroan elkarrekin ondo pasatzea, parranda pixka bat egin, eta bide batez, ahal bada, dantzan ikastea.

EGITARAUA

Maiatzak 17 larunbata

16:00 Gelen banaketa, izen ematea (check-in), Areatzako Hotel Balnearioan. Gelak, bikoitzak dira, ohe bikoak.

17:00 Aurkezpena Areatzako Udaletxean eta  ikastaroen hasiera.

19:00 Erromeria Aiko taldearekin + parrillada sagardoarekin.

Maiatzak 18 igandea

8:00-9:30 Gosaria.

10:00 ikastaroen hasiera.

Bukatzean dutxa bazkaria eta agurra!

 

Areatzan antolatu dugun Dantza Asteburuaren prezioa 50 euro da parte hartu nahi duten pertsona guztientzat; eta bertoko Hotel Balneario lo egin, gozaldu eta bazkaldu nahi duenak beste 40 euro ordaindu beharko ditu. Hau da, parte hartzea soilik 50 euro (larunbat gaueko parrillada barne), eta parte hartzea + jana eta loa 90 euro. Hortik aparte, igandean hotelera bazkaltzera etorri nahi duenak 15 euro.

Hotelean lo egiten dutenek, 40€ hoien barne ordainduta dute loa (gela bokoitzetan), gosaria eta igandeko bazkaria ere.

Horrela ba honako aukerak daude:

A-Ikastaroa (parrilladarekin) 50€

B-Ikastaroa (parrilladarekin) + Hotela (loa+gosaria+bazkaria) 90€

C-Ikastaroa (parrilladarekin) + Igandeko bazkaria 65€

IZENA EMATEKO:

-e-mail bat igorri berriak@aikotaldea.com helbide elektronikora honakoak zehaztuta:

    • ikasle-parte hartzaile bakoitzaren telefono mugikor eta helbide elektronikoa.

    • Zein ikastaro egingo duzun:

            1) sarrera-oinarrizko ikastaroa

            2) hobekuntza ikastaroa

    • Zein den zure aukera:

            A-Ikastaroa (parrilladarekin) 50€

            B-Ikastaroa (parrilladarekin) + Hotela (loa+gosaria+bazkaria) 90€

            C-Ikastaroa (parrilladarekin) + Igandeko bazkaria 65€

 

-onartua zaudela jakinaraziz mezu bat jasoko duzu e-mailez, eta berton zehaztuko zaizu zein kontu zenbakira diru sarrera egin zure izen abizenak emanez (izen emateak eta diru sarrerak banaka egin behar dira).

-plaza mugatuak izen ematearen arabera.

-arazoren bat baduzu deitu lasai 634 423 539 telefonora.

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus