26-09-2013
Dantzaldi Ibiltaria: dantza ikastaroen edizio berri bat

Abian da jada gure DANTZALDI IBILTARIA dantza ikastaroen edizio berri bat: aurten lehen aldiz Iruñea eta Iparraldera helduko da, aurreko urteetako tokietan izateaz gain, Donostian, Bilbon eta Bizkaiko hainbat udalerritan. Gaurdaino, 2.000 lagunek baino gehiagok hartu dute parte ekimen honetan, “modu natural, erlaxatu eta dibertigarrian jo eta dantzan egin” lelopean.

Dantza tradizionala eta dantza oro har maitatu eta suspertzeko gure ahaleginean, metodologia propioa landu dugu: “gozatuz, era erraz eta atseginean  irakatsi eta ikasi” da gure leloa.  “Dantza eskoletara” joan beharrean “dantza eginez ondo pasatzera” joateko pentsamolderantz abiatuz.

Hola, gure aitite-amamak edota gurasoak herriko plazan dantzan ibiltzen ziren antzera ibili nahi dutenek, soka-dantza, jota, porruak, balsa, pasodoblea, mazurka edota txotisa dantzatuz, aukera dute astero ordu eta erdiko saioetara joateko, mailaka antolatuta, oinarrizko mailatik hasi eta ezagutza gehiago izanda beraien teknika hobetu nahi dutenen mailaraino.

Bilbao, Galdakao, Sopela, Gernika, Durango, Markina, Donostia, Zarautz, Iruñea eta Azkain. Ikasturte osoaren prezioa 150 euro da eta aurrematrikula egiteko epea zabalik dago jada. Matrikula gure web orriaren bidez egin daiteke edota 634 423 539 telefonora deituz.

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus