23-06-2014
AIKO denboraldiko azken Karrikadantzan Iruñean

Joan den zapatuan, udako lehen egunarekin batera, Iruñean izan ginen denboraldiko azken Karrikadantzan.

Sanferminen jai giro usaina karrikan nabaria zen artean, Karrikadantzako lagunen eskutik   dantzarako gonbitea hartu genuen San Nikolas plazan. Zelako plazerra!

Berehala bete zen plaza  Karrikadantzazalez, izan ere, ikasturtean zehar ikasitakoa praktikan jartzeko irrikitan zeudela begibistakoa zen. Une batez, beroak eragindako euri tantaren batzuk  jauziko zirela pentsatu bagenuen ere, behin  dantzan hasita, uxatu ziren susmoak.

Musika doinu ederrez  arratsalde ederra dantzan pasatu ostean, Arantzazurako bidea hartu genuen, hurrengo eguneko Urbiako erromerian gogoan genuela.

Eskerrik asko Karrikadantzara gerturatu zineten guztioi eta ea datorren urtean ere bertan elkartzen garen!

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus