08-10-2013
Dantzaldi Ibiltariaren aurkezpena Victoria Eugenian

Donostiako Dantzaldi Ibiltariaren aurkezpena

Urriaren 10ean, osteguna, Victoria Eugenia antzokiko Club Aretoan (LINK)

18:30 Oinarrizko dantza ikastaroa

20:00 Dantzagunea

Dantzaldi Ibiltariaren beste ikasturte bat hastera goaz elkarrekin Donostian, eta batez ere ikasle berrientzat, saio berezia prestatu dugu aurkezpen modura gure dantzatzeko proposamena ezagutzeko, ikusteko, entzuteko, frogatzeko… Eta ez hori bakarrik, urrian eman behar ditugun eskoletara ere doan etorri zaitezke izena eman aurretik.

Berria bazara zatoz 18:30tan oinarrizko dantza ikastaroaren gorabeherak jakiteko: zer landuko dugun, nola, eskolen dinamika, helburuak, errepertorioa, musika… Eta dagoeneko Dantzaldi Ibiltariko partaide bazara, 20:00tan gure ikasturteko lehen dantzaldi-eskola-dantzagunea, oporretatik bueltazeko modu egokiena…

Badakizu, urriaren 10ean, eta ezin baduzu 17an, eta ezin baduzu 24ean, eta ezin baduzu…

Aiko taldea, zure dantza bidaidea

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus