Eta beste urte batez Bilboko alde zaharrean elkartu gara, eta beste urte batez, ere, parranda ederra egin dugu Aste Nagusiko ostiral eguerdian. Eguraldi petrala izan badugu ere, pazientziz eta humore onez aurrera ekin diogu eta euri eta sirimiriarekin dantzan eginez primeran pasatu dugu elkarrekin. Dantzapoteoa erromeri edo dantzaldi ibiltaria ere bada, nahiz eta aurten, ibilbide luzeegia ez egin. Hor nonbait, Calle del Perro horri gustoa hartu diogu... eta asko jota, John Jauregiari buelta eman diogu, bidean, Begoña Amabirjiña ere agurtu dugularik (jajaja). Hainbat lagunek telefonoa ere eskatu digute beraien herrira taldea eramateko asmoz edo... agian erromeri ibiltariak egiten hasi beharko dugu datorren denboraldian, azken batean hori da benetako Dantzaldi Ibiltaria eta!
© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus