12-01-2015
Asturiaseko jota ikastaroa Bilbon

Ezin dugu disimulatu… AIKO taldean jota edo fandangoa maite dugu… eta gure jotazaletasuna gure ingurukoekin partekatzeko ahaleginak egiten ditugu aukera dugunean. Oraingoan, Jotalariak ekimena proposatu nahi dizuegu: tarteka marteka, larunbat arratsalde batean, inguruetako jotalariekin dantzatu, ikasteko eta batez ere, gozatzeko gune bat.

Eta hasteko, Asturiaseko lagunak ekarriko ditugu, Vezos Astures taldeko jotalari maisuak… Aspalditik beraien lana ezagutzen genuen, batez ere tradiziozko dantzak jaso eta transmititzeko ekoiztutako ikus-entzunezko materialen bidez, eta oso pozik gaude Bilbora hurbilduko direlako gurekin dantzatzera.

Jota ikastaroa
NOIZ: urtarrilaren 24ean, larunbata, 17:00-20:00 (beti bezala, pokomasomenos…)
NON: UPV/EHUk Bilbon duen Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Iberdrola dorrearen aldamenean).
IZENA EMATEKO: 20€ sartu ikaslearen izen abizenak jarriz Kutxabanken honako kontu zenbakian:
2095 0233 10 9111124099
PLAZA MUGATUAK

Eta otsailaren 7an Galiziako jotarekin dantzatzeko aukera izango dugu, eta martxoan Salamankako jotalariak etorriko zaizkigu…

Gu denok ere, jotalariak garelako… A la jota matxin!!

bbk+kulturbasque+upv/ehu+aikotaldea

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus