12-06-2015
Aiko news: TRADEGIN: tradiziozko dantza garaikidea egin. UPV/EHU udako ikastaroak 2015

TRADEGIN: tradiziozko dantza garaikidea egin. UPV/EHU udako ikastaroak 2015

Dantza asteburua

Ekainak 26-27-28

Areatza

Dantzari, dantza maisu, dantzazale, musikari, ikertzaile eta dantzan interesa duen orori zuzendua.

Ikastaroan izen ematea, 40€: maiatzaren 4tik aurrera, berton, PDF formatoan duzun izen emate orria betez eta igorriz, azaltzen den moduan eta dagokion diru sarrera eginez.

* * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * * *

Aikotarrok argi dugu bizirik gaudela, eta gure musika eta dantzak gurekin bizirik dirautela eta egunetik egunera garaikide egiten ditugula. Dantzan egiteko eta irakasteko gune eta bide berrien bila gabiltza eten gabe eta UPV/EHU eta Kulturbasque bidaide ditugu ahalegin horretan. Oraingoan, UPV/EHUko uda ikastaroen barne, elkarrekin antolatu dugu Tradegin: tradiziozko dantza garaikidea egin.

Ekaineko azken asteburuan Areatzan elkartzeko asmoa dugu dantzatzeko, dantzan eta dantzaz gozatzeko, eta horrela ekinez ikasteko. Ikastaroa irekita dago dantzan egin nahi duen edonorentzat. Dantzako profesionalek nahiz dantzazaleek parte har dezakete, baita dantza tradizionalaren egungo ikuspegia izan eta dantza irakatsi-ikasteko AIKO Metodoa gertu-gertutik ezagutu nahi dutenek ere (dantza-maisuak, dantzazaleak, irakasleak, monitoreak, dantzariak…).

Eta bertoko giroa bete betean barneratzeko Hotel Balneario Areatzan eskeintza berezi bat egiten digute: ostiraletik igandera jatorduak eta loa, gela bikoitzetan, 93 euroren truke. Hoteleko izen ematea hotelean bertan bakoitzak kudeatu beharko du, ekainaren 26tik 28ra UPV/EHUko uda ikastaroetako eskeintza berezia eskatuz.

Hotel Balneario Areatza, tel. 946 572 705 

Ekainak 26 ostirala

17:00 Korrotik pikutara

Oier Araolaza eta Gari Otamendik dantzaren historiari begirada interesgarri  bat proposatzen digute, musika eta dantza eginez, tailer-ikastaro-hitzaldi praktiko honen bidez.

19:00 Erromeri dantzaldia (I)

Dantzaldia Aiko taldearekin. Hitza eman digute erromeri ezberdin bi egin behar dituztela ostiralean eta larunbatean… Ia zer prestatzen diguten!

Ekainak 27 larunbata

10:00 Gipuzkoako dantzak

Josu Garate dantza maisu eta dantzari finak hainbat urtetan eta hainbat dantza maisuengandik ikasi dituen esperientziak konpartitzeko asmoarekin datorkigu Areatzara.

12:00 Joteagaz olgetan

Egokia da Patxi Labordarekin egin behar dugun ekitaldi honen izena; norbait  jotarekin jolasteko gai bada, gure Patxi da eta!

17:00 Kontradantzak

Claude Iruretagoyenak ikerketa lan handia egin du dantzen inguruan, baina ez bakarrik dantza jauzi edo mutxikoekin, kontradantza edo kadrileetan ere aditua da, eta maisu aparta.

19:00 Erromeri dantzaldia (II) 

Aikotarren bigarren dantzaldia. Esandakoa, ia zer egiten duten... 

Ekainak 28

10:00 Sormena jotan erritmoa baliatuz

Sabin Bikandik, musikaria denez, erritmo ezberdinak erabiliz puntu berdin edo antzekoei etekina ateratzen irakatsiko digu.

12:00 Master class: Kepa Artetxe

Kepa Artetxerekin jotan dantzatzea esperientzia bat da beti. Aprobetxatu dezagun!       

 

HOTELEAN JAN ETA LO EGITEKO BERTORA DEITU ETA ERRESERBA EGIN. ESKEINTZA BEREZIA 93€. HOTEL AREATZA 946 572 705

IZENA EMATEKO SAKATU HEMEN EDO "IKUSI PDF" JARTZEN DUEN TOKIAN, INPRIMAKIA BETE ETA BERTON JARTZEN DUEN HELBIDERA AGINDU.

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus