04-09-2015
Aiko news: Legazpia dantzan: tailer eta erromeria

Irailaren 13an, igandez, arratsaldeko 18:30tan, Euskal Herria plazan, Legazpin, erromeri dantzaldi elegantea antolatu dute bertoko Goiz Deia Txistulari taldekoek. Joan den urtean ere berton izan ginen, eta erromerian ez ezik, aurretik egin genuen tailerrean ere primeran pasatu genuen. Azken batean, tailerrean ere lagun artean dantzan eta parranda giroan ekin genion, ikasi bai, baina ondo pasatzeko asmoz. Eta aurten ere, irailaren 10ean, 19:00tan, ikastolako aretoan elkartuko gara tailerra egiteko aitzakiarekin, gure tradiziozko "guatekea" edo egiteko... Beraz, Legazpin badugu dantzan egiteko aukerarik: 10ean ikastolako aretoan 19:00tan eta 13an Euskal Herria plazan 18:30tan. Animatu!

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus