28-09-2015
Dantzatzen jarraitu nahi dugulako....

AIKO Taldearekin, ikasturte honetan, Dantzaldi Ibiltaria BERASTEGIRA ere iritsiko da, laino guztien gainetik….

Pozik eta ilusioz egingo dugu geldialdia Gipuzkoa ekialdeko txoko eder honetan; dantzan egiteko eta dantzaz gozatzeko gune bat sortu nahi dugu, dakiguna partekatuz,  ikasten jarraitzeko. Berastegin ere, dantzan egin izan delako, dantzan egiten delako eta dantzan egiten jarraitu nahi dugulako.

Ostiral honetan dantza tailerrarekin emango diogu hasiera, ondoren, astean behineko hitzordua jartzeko.

Berastegi eta inguruko herrietara ere, dantzarako gonbitea zabaldu nahi dugu.

Gu bagoaz, zuek?

+info:    bulegoa@aikotaldea.eus            634.42.35.39

 

 

 

 

 

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus