Jauziak txistu talderako

Historian zehar danbolintero edo txuntxuneroen betebehar nagusia dantzan egiteko jotzea izan da eta horrela, Bilboko Txistu Bandak erromerietan jo eta erromeriak antolatzen ditu. Gaur egundo erromerietan dantza jauziak ezinbestekoak dira, modan jarri dira, eta hemen dakarzkizuegu, Sabin Bikandik bere txistu talderako moldaturiko 5 jauzi, seguraski ezagunenak edo erabilienak: Hegi, Ostalerak, Marianak, Muxikoak eta elkarturik jotzen diren Lapurtar motxak, Lakartarrak eta Ahuntxa.

Hona hemen asmo onez partekaturiko ohartxo batzuk.

Hegi

Txisturako do maiorrean moldatua. Hasierako melodia bere tokian utzi dugu, goiko oktabara eraman gabe, eta bi txistuak elkarrekin, unisonoan jotzen dute, silboteak azpitik lagundurik. Hegi birritan dantzatzen da normalean, eta tradizioz azkenengo konpasa aldatzen denez aldi bakoitzean, birritan idatzi dugu Da Capo eta horrelakoak erabili beharrean.

Ostalerak eta Marianak

Melodia ternarioan jo eta kantzatzen baldin bada ere, dantzaren egitura erritmikoa, azpitik dagoena, beste jauzi guztietako bera da: binarioa. Beraz, hori argi uzte aldera, tresilloak erabili ditugu melodian eta laguntzen duten tresnei (2. txistua, silbotea eta perkusioa), dantzaren erritmo bikoitia azpimarratzeko ardura eman diogu (pixkat freekya da emaitza lehen entzunaldian, baina ohituz gero funzionatzen duela uste dugu, jajaja).

Muxikoak eta Lapurtarrak, Lakartarrak eta Ahuntxa

Aurreko jauzi laburrekin konparatuta, luzeagoak eta konplexuagoak, baina era berean oso erabiliak. Gure modura txistu bandarako proposamen bat partekatzera gatoz beste barik.

Orokorrean

Transkribapenei buruz, danbolinteroen sistema zaharrari buruz, danbolina nola jo eta beste kontu asko argitzeko, eskura duzue "Urraska: dantza jauziak Sagasetaren bidetik" liburua, aspaldi agortua eta aspaldi guztion eskura gure web orrialdean jarria

 

 

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus