Kantua soinean

Tradizioa eta ahozko kultura askorentzat bat dira, eta ahozko kulturaren oinarrietako bat kantua da. Tradizioa eta kantua bizirik daude edo ez daude, eta horregatik Aiko taldetik kantatzeko gune berriak sortzen diardugu.

Azkenengo urteetan, dantza eta kantua, gizaki guztion bizimoduaren parte izatetik, komunikatzeko bidea eta arte parte-hartzaile herrikoia izatetik, banakako espezialista batzuen gunea izatera igaro da. Gero eta "ikuskizun"-ago bilakatu da eta herritarrok "ikusle-entzule" pasibo bihurtu gara. Horrela, gaur egun, hainbatek uste du dantzan egiteko dantzari izan behar dela eta kantuan aritzeko kantari. Modu horretan, dantza eta kantuaren jatorrizko izaera eta funtzioak galdu egiten dira. Guretzat, kantuak aktiboa eta interaktiboa izan behar du; entzule pasibo izan beharrean kantua barneratu eta ingurukoekin partekatu ahal izateko.

Horregatik, kantua eta dantza elkartuz, kantua gure gorputzaren mugimenduarekin bizitzeko, mugimendua eta musika modu organiko eta tradizionalean uztartzeko, "Kantua soinean" eta "Kantari kontari" proiektuak martxan jarri ditugu. Kantua partekatzeko eta batez ere elkarrekin ondo pasatzeko.

Hemen duzu hasierako kantu zerrendatxo bat dantzan egiteko, gure erromeri kantatua egiteko. Horrela, edonon gaudela, Elantxobeko portuan, Txamantxoiako tontorrean, edo Goienkalen, lagunekin kantatuz dantzan egiteko aukera izango dugu: KANTUA SOINEAN.

 

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus