24-08-2016
GARA:

A.H. | BILBO  Musika eta dantza tradizionalaren ondarea hedatzea eta ezagutaraztea  dira duela hamar urte jaiotako Aiko taldearen helburuak, erromeria berreskuratzea  eta dantzarako gune berriak  sortzea ezinbesteko  baliabideak dituztela. Aurten  ere Zazpikaleak dantzarako gune  bihurtuko ditu Aiko taldearen  dantzaldi ibiltariak abuztuaren  25ean, 13.00etatik aurrera. 

 

Hainbat musikarik eta dantza-maisuk  osatutako kultur elkartea  dugu Aiko. Besteak beste,  erromeriaren izpiritu herrikoia  eta dantzarako gune berriak zabaltzen  saiatzen da, etengabe.  Horren adierazgarri dira Euskal  Herri osoan eskainitako erromeria,  ikastaro, tailer eta emanaldi  ibiltari kontaezinak. Azken batean,  taldearen bokazioa «modu  natural, erlaxatu eta dibertigarrian  jo eta dantzan egitea» da,  eta pasio hori ahalik eta pertsona  gehienei helaraztea.

 

Dantza-maisu, koreografo,  ttunttunero, hainbat ikuskizunen  zuzendari zein dantzen berreskuratze  prozesuetan aditua  dugu Patxi Laborda Larrea, Aste  Nagusian Aiko taldearen dantzaldi  ibiltarian dantza-maisu  lanak beteko dituena. Bere esanetan,  «jendeak jakin behar du  dantzarako gogoa eta musika  behar direla, besterik ez, eta ez  horrenbeste plaza edota agertoki  propio bat. Edozein lekuk balio  du dantza egiteko», dio ikuskizuna  zertan datzan azalduz.  «Dantzarekiko zein musikarekiko  grina partekatu nahi dugu,  dantzarako eremu berriak zabalduz,  hau da, kaleak dantza egiteko  bereganatuz». 

 

«HASI BADAKIGU NOIZ, BAINA...» 

«Aste Nagusiko egun batean elkarrekin  geratzen gara parranda  bota eta dantza egiteko. Helburua  ondo pasatzea eta gozatzea  da, aurreko urteotan bezala. Hasi  badakigu noiz, baina ez dakigu  noiz arte egongo garen, kalez  kale, musika jotzen eta dantza  egiten», gehitzen du taldearen  aurpegirik ezagunena den Sabin  Bikandik, txistulari, danbolin jotzaile  eta musika sortzaile eta Etnomusikologian  masterdunak. 

 

Ostegunean, abuztuaren  25ean, eguerdiko ordu batean  abiatuko da, kalejiraren konpasetara,  Aiko taldearen dantzaldi  ibiltaria. Perro, Santa Maria, Pilota,  Barrenkale eta Jardines kaleetatik  pasatuko dira, beti dantza  egiteko leku aproposen bila.  «Ohikoa ez bada ere, poteoa eta  dantza lotzen ditugu. Egia da  apur bat edan eta gero, lotsa  kentzen dela», dio Labordak. 

 

Kalejirak geldialdia egiten  duenean, dantzaldirako prestatzen  dira musikariak (Sabin Bikandi,  txistua eta atabala; Alvaro  Garcia, gitarra; Txus  Aranburu, akordeoia; Amaiur  Cajeraville, baxua; eta Asier Garcia,  perkusioa). Segituan, Patxi  Labordaren gidaritzapean,  ehunka pertsona hasiko dira  dantzan: pasodobleak, balsak,  jotak, esku-dantzak, porruek, binangoak,  jauziak, mazurkak eta  sokadantzak dira Aikokoek eroaten  dituzten erritmoak. 

 

Behin dantzaldia bukatuta,  bazkari ederraz gozatzeko aukera  izango dute Aiko taldekoek  eta dantzarekiko grina bereganatzea  animatzen diren guztiek. 

 

2016ko abuztuaren 19a | GARA BILBOKO ASTE NAGUSIA 11  Edozein kale bazter bihurtzen da leku aproposa musika jo eta dantzan hasteko. GARA  Zazpikaleak dantzarako gune bilakatuko dira  Erromeriak berreskuratu eta hedatzen ari den Aiko taldeak dantzarako grina zabalduko du aurten ere  

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus