21-09-2016
HITZA ATARIA: AIKO Taldeak Dantzaldi Ibiltaria eskainiko du Berastegin

Rebeka Calvo KULTURA BERASTEGI

Lehen aldiz egin nahi dutenek urriko eskolak doan egin ahal dituzte eta ondoren, matrikula egin. 

Euskal Herriko dantza tradizionalak ikasi nahi dituztenek aukera izango dute Berastegin, Aiko taldearen eskutik. Dantzaldi Ibiltariaren edizio berria urritik ekainera bitarte luzatuko da eta metodologia propioa lantzen dutela esan du taldeak. Ikastaroa asteazkenetan eskainiko dute udaletxean.


Aurreko edizioetan bezala, ikastaroak bi maila izango ditu, hastapena eta hobekuntza. Lehen pausoak ikasi nahi dituztenek 18:00etatik 19:30era izango dute aukera eta gainontzekoak 19:30etik 21:00etara ariko dira. Matrikulak 160 euro balio du, baina izena eman aurretik ikastaroa nolakoa den ikusi nahi dutenek urrian zeharreko eskolak doan hartu ahal dituzte. Izena emateko www.aikotaldea.eus helbidera jo behar da edo 634 423 539 telefono zenbakira deitu.

Aiko taldeak aurten 10 urteurrena ospatzen du eta hamarkada honetan 4.000 pertsona inguruk parte hartu dute bere ekimenetan.


Aurten gainera bi proiektu handi ekoiztu ditu: Jotamentala Euskal Herriko hainbat aretotan ikusi ahal izan den dokumentala, eta Aiko taldeko musikari eta dantza maisuak Euskal Herriko hainbat musika bandekin elkartu dituen ikuskizuna.

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus