30-12-2016
KULTURKLIK: "Dantzazaleak"

BASERRI ANTZOKIA, orain denbora gutxi Euskararen aldeko Elkarteen Federazioak eta Txorierriko Zerbitzu Mankomunitateak euskara eta euskal kultura sustatzeko martxan jarri duten egitasmoak eskualde osoari zuzendutako dantza eta kantu programa antolatu du AIKO Taldearekin batera. ‘Baserri Antzokia Dantzan’ goiburupean, haraneko biztanle guztiek eta bertara hurbiltzen direnek, dantza eta kantu tradizional jarduerez gozatzeko aukera izango dute espazio berri horretan, AIKO Taldeko musikarien eta dantza maisuen laguntzarekin. Baserri Antzokian konpainia egonkor gisa arituko denez, Txorierrirako erromeriak, tailerrak, zinea, ikastaroak… sustatuko ditu. 
 
Seminario zaharraren atzealdean, Bizkaiko Teknologia Parkean, dagoen Baserri Antzokiak berriztatu egin du, gaur egun programazioa duten udalerrietako kultur eragile gisa dagoeneko finkatuta dauden kafe antzokietan duela urte batzuk martxan jarri zen kontzeptua, eta aisiara eta kulturara zuzendutako azpiegitura berritzailea eskaintzen du. Oraingo honetan, fundazioa Totoanetik (Euskararen aldeko Txorierriko Elkarteen Federazioa) eta Sondikako, Loiuko, Derioko, Zamudioko, Lezamako eta Larrabetzuko udalek osatzen duten Txorierriko Zerbitzu Mankomunitatetik sortu da. 
 
Hilabete honetatik aurrera, AIKO Taldeak bat egingo du euskal kultura sustatzeko lan horrekin, Baserri Antzokia Txorierriko bere “egoitza” bilakatuz, abenduaren 30ean, ostiralean, martxan jarriko den etengabeko kultur agenda martxan jarriz. Egun horretanerromeria herrikoia antolatu eta ‘Dantzazaleak’ argazki erreportajea inauguratuko da. Datorren urtean dagoeneko, asteartean, urtarrilaren 3an, JOTA EGUNA ospatuko da, eta bertan, espezialitate horri buruzko dantza tailerra eskaintzeaz gain, ‘Jotamentala’ dokumentala emango da. Azkenean, urtarrilaren 10ean hasiko dira asteroko dantza eta kantu ikastaroak. 

Abenduak 30 – Urteko azken erromeria eta argazki erakusketa 
Kultur lankidetza handi horri hasiera emateko, AIKOk Baserri Antzokia aukeratu du bere urteko azken erromeriaren agertokia izan dadin. Abenduaren 30ean izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Zuzeneko musika izango duen jaia izango da, eta bertan, taldeko irakasleek parte hartzera gonbidatuko dute jende guztia, inoiz dantzan egin ez dutenei ere lehenengo pausoak ematen irakatsiz. Egun horretan bertan inauguratuko da Iñaki Andresek Aikok antolatu dituen ikastaroetan eta erromerietan hartutako argazkiz osatutako ‘Dantzazaleak’ erakusketa, taldearen hamar urteko ibilbidean jarraitzaile izan dituzten milaka ‘dantzazaleak’ omentzeko. Erakusketa urtarrilaren 30era arte bisitatu ahal izango da.

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus