04-04-2017
DIARIO VASCO: Erromeria jendetsua izan zen Adunan AIKOren eskutik

Aiko dantza taldeak aurtengo erromeria denboraldiari jaialdi bereziarekin eman zion hasiera. Lagun ugari elkartu ziren pilotalekuan udaberriko lehen erromerian. Goizean ia berrehun pertsona elkartu ziren Aburuza sagardotegian egin zuten bazkarian.

Bazkalondoren, Bizkaiko zein Gipuzkoako hainbat herritatik etorritako dantzariak erromeria ospatu zuten Aikokoekin batera. Euriagatik dantzaldia frontoira pasa bazen ere, giro ederrean parte hartu zuten guztiek, gogoz dantzatuz. Polkak, tangoak, balsak, baita kalejira eta fandango ak dan- tzatu zituzten arratsalde guztian.

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus