05-09-2017
DIARIO VASCO: Herriko taldeen jaialdia gaur iluntzean

Herriko taldeen jaialdia gaur iluntzean

Euskal Asteak aurrera jarraitzen du asteburuan zehar izandako ekimen arrakastatsuak atzean utzita
 
JUAN MARI ZUBIAURRE ZARAUTZ. Martes, 5 septiembre 2017

Euskal Asteak aurrera darrai eta gaur herriko taldeen jaialdia ikusgai izango da iluntzeko 20:00etan hasita Lege Zaharren enparantzan.

'Gerezi garaiak' izenburupean bertan arituko dira Montetxio korua, Alproja Antzerki Taldea, Jalgi Dantza Taldea, Goizeko Ihintza Txistulari Taldea, Aratz Olaizola, Olatz Leturiaga, Mattin Ostolaza, Aitor Amilibia, Eneritz Aulestia eta Ainhoa Grayar, Arranoko Salsa Taldea, Motxian Bertso Eskola, Jesus Mari Olaizola 'Txiliku' eta Mitxel Gorrotxategi. Eguraldiak lagunduko ez baluke Modelo Aretoan izango da.

Etenik gabeko asteburua izan dugu pasa berria. Larunbateko Euskal Jai Egunaren atarian ekitaldi ugari prestatzen dira eta besteak beste hainbat txapelketa (bihar xehetasunak ezagutzera emango ditugu), bazkari herrikoia AEK eta EHEk antolatuta eta jendetza biltzen duena urtero Musika Plazan (eguraldiak keinu bat egin zion euskal zaleei), kalejira aldarrikatzailea, Bandtzaldia eta txosna-guneko kontzertuak.

Asteburu mardula

Igandean Haurren Euskal Jaik dan-tzari asko elkartu zituen eta herriko txikienak egun zoragarria igaro zuten goizetik iluntzera. Aipagarria Udal Bandak eta Aiko taldearen saioa, arrakasta handikoa eta errepika-tzeko modukoa. Ikusmin handia sortu zuen eta parte hartze zabala.

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus