15-02-2018
EUROPA PRESS: Aiko taldeak dantza tradizionalen asteburua egingo du martxoaren 3an eta 4an, Areatzan

2018/02/15
Aiko taldeak dantza tradizionalen asteburu "intentsiboa" antolatu du martxoaren lehenast ebururako, Areatzan (Bizkaia). Katalin Zarate, Anartz Ormaza, Patxi Laborda eta Sabin
Bikandi izango dira dantza ikastaroa emateko arduradunak martxoaren 3an eta 4an, "ikasteko metodologia dibertigarria, argia, erraza eta bizi garen mundurako egokia erabiliz".


Ikastaroan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago, eta 50 euroko prezioa du. Halanahi izanez gero, egonaldia eta jatorduak ere h ar daitezke Areatza hotel-bainuetxean, Aiko taldeak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.


"Dantza mokauak" izeneko ikastaroak oso eduki anitzak eskainiko ditu, eta Luzaideko dantzen jauzien sekretuak, bikoteka egiten diren "porrua, txotisa edo zortzikoa" dantzen garrantzia, balsak eskaintzen dituen erritmo eta aukera ugariak, korroan egiten den dantza
ulertzeko eta ikasteko oinarriak eta "Axuri beltzara" kontserbatzen den dantza kantatuapurrenetakora hurbiltzeko aukera eskainiz.


Gainera, ikastaroa Areatzan egiten denez, eta udalerria dagoen haranari keinu eginez, Arratiako jotaren oinarrizko pausoen ikasketara egongo da zuzenduta ikastaroaren edukietako bat.


Bestalde, Aiko taldeak "Torrijaldia 2018" Aratusteetako erromeria tradizionala eskainiko du igandean, otsailaren 18an, 18:00etan, Durangoko Plateruena Kafe  Antzokian. Jai horretan ohikoa denez, mozorroek ukitu berezia emango diote erromeriari.

Aiko taldeak dantza tradizionalen asteburua egingo du martxoaren 3an eta 4an, Areatzan

BILBO, 15 Feb. (EUROPA PRESS) - Aiko taldeak dantza tradizionalen asteburu "intentsiboa" antolatu du martxoaren lehen astebururako, Areatzan (Bizkaia). Katalin Zarate, Anartz Ormaza, Patxi Laborda eta Sabin Bikandi izango dira dantza ikastaroa emateko arduradunak martxoaren 3an eta 4an, "ikasteko metodologia dibertigarria, argia, erraza eta bizi garen mundurako egokia erabiliz". Ikastaroan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago, eta 50 euroko prezioa du. Hala nahi izanez gero ...

Leer mas: http://www.europapress.es/euskera/noticia-aiko-taldeak-dantza-tradizionalen-asteburua-egingo-du-martxoaren-3an-eta-4an-areatzan-20180215170839.html

(c) 2015 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de este contenido sin su previo y expreso consentimiento.

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus