24-06-2022
EL CORREO: Aikok euskal dantza Bizkaiko zazpi udalerritara eramango du udan

Aikok euskal dantza Bizkaiko zazpi udalerritara eramango du udan. Izan ere, dantza talde bizkaitarrak eta BBK Fundazioak batera, euskal dantza lurraldeko historiko honetako hainbat txokotara eramango dute, hala nola, Leioara (larunbat honetan, ekainaren 25ean), Amorebietara (uztailaren 9an), Markina-Xemeinera (uztailaren 24an), Bermeora (abuztuaren 6an), Plentziara (abuztuaren 20ean), Trapagaranera (irailaren 2an) eta Erandiora (irailaren 3an).

BBK-Dantzaldi Ibiltaria izeneko egitasmoak kultura garaikide tradizionala ingurune ludikoan, hau da, jai-giroan erakustea du erronkatzat, baita gazteei dantzarako sarbidea erraztea ere, horren baitan belaunaldien arteko dantzaren transmisioa ere lantzen dutelarik.

Saio guztiak publikoak eta doakoak izango dira, nahi duen orok esku hartu ahal izango duelarik, dantzaren inguruko ezagutza handia izan, zein ez. Zuzeneko musikaren doinuan, Aiko Taldeko dantza maisuek hainbat urrats irakatsiko dizkiete bertaratzen direnei: pasodobleak, jotak, jauziak, txotiak, polkak, mazurkak, balsak edota ingurutxoak, besteak beste.

Musika eta dantza tradizionala hedatu nahi dute Aikok eta BBK Fundazioak elkarlanean, ondasun sozial eta kulturala gizarteratuz, musika eta dantza tradizionala aisialdiko beste jarduera batzuen parera eramanez. Horrez gain, herritarrek dantza pausuak ikasteaz gain, jendeak ondo pasatzea nahi dute bi eragileek.

Aiko dantza musikari eta maisuen elkarteak, euskal musika eta dantza tradizionala zabaldu eta gizarteratzeko erronka aintzat hartuta jaio zen. Hala, bere masterclass presentzialen, nahiz, bere dantza eskola digitalaren bitartez, euskaldunen eskura Euskal Herriko kultura tradizionalean ezinbestekoa den dantzaren nondik-norakoak ematen dituzte ezagutzera.

AIKO TALDEA en Instagram AIKO TALDEA en Twitter AIKO TALDEA en Facebook AIKO TALDEA en YouTube

© Aiko Taldea • 634 423 539 • aiko@aikotaldea.eus